[Librezale] Chromium-en zenbait hitzetan zalantzak
Julen
julenx a bildua gmail.com
Ast, Abe 16, 10:54:24, CET 2010
az., 2010.eko aberen 15a 22:18(e)an, Asier Sarasua(e)k idatzi zuen:
> Aupa, azken aldian Chromium ari naiz euskaratzen[1]. Kate errazak egin ditugu,
> orain zailak falta
>
> dira. Zalantzak ditut 3 hitzetan, ez ditut inon aurkitu euskaratuta, ea
> norbaitek lagundu ahal duen:
>
> - tabstrip: uste dut fitxen ertzak erakusten dituen zerrenda dela, bain ez nago
> guztiz seguru. Itzulpenik logikoenak "fitxa-banda" edo "fitxen banda" dirudi,
> "comic strip" itzultzeko erabiltzen (omen) den "komiki-banda" hitzaren bidetik.
> Baina ez dut oso gustuko. "Fitxen zerrenda" ere izan zitekeen, baina testuen
> zerrenda batekin nahas daiteke. Agian "fitxa-barra"?
Ikusi dudanagatik[1] "tabstrip" Firefoxeko "tab bar" besterik ez da,
"fitxa-barra", alegia.
> - sandbox: hau zera da, "ingurune isolatua", "isolamendu-gela" edo horrelako
> zerbait, arriskutsuak izan daitezkeen hedapenak kalterik egin ez dezaten
> sistemaren gainerako ataletatik isolatuta exekuta daitezen. Zer moduz
> "isolamendu-gela"?
Hau AMOn "probagunea" hitzarekin itzuli zen, baina testuinguru hartan
gehigarriak publiko egin aurreko faseari egiten zion erreferentzia
terminoak.
"Sandbox" bere horretan bakarrik agertzen da? edo "Sandboxed addon" edo
horrelako zerbaitekin? Bigarren hau "isolatutako gehigarri" izan liteke
eta lehena "isolamendua".
Beste hizkuntzetan nola itzuli dute?
> - under the hood: hobespenen atalean dago, literalki "kotxearen kapotaren azpian
>
> dagoena" esan nahi du. Normalean ezkutuan dauden gauzak dira, haiek ikusteko
> kapoa altxatu behar da (interfazea baino haratago begiratu). Izan daiteke
> "Kapotaren azpikoa"?
Uste dut lp-l10n-eu zerrendan egin dizuten proposamena[2] ("aurreratua")
zentzuzkoa eta sinplea dela.
Julen.
[1] http://chrome.blogspot.com/2009/10/tip-dragging-to-tabstrip.html
[2] https://lists.launchpad.net/lp-l10n-eu/msg00072.html
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago