[Librezale] Ubuntu install party Arrasateko gazte bulegoan

patxi gaztelumendi patxi a bildua gaztelumendi.org
Ost, Ira 23, 17:38:58, CEST 2009


Aupa lagunok.

[Ea posta zerrenda hau bizi bizirik mantentzen dugun]

Arrasate inguruan gabiltzanok, batzuk behintzat (ikasleak, langileak,
biztanleak...) aspaldion software libraren aldeko ekimenak bultzatzen ari
gara.

Ubuntu ikastaro bat egin genuen aurreko ikasturtean.

Ubuntu install party bat antolatu dugu irailaren 24rako, osteguna.

Install partyak giro ona piztu du, eta askok aurreratu du dagoeneko bere
partehartzea. CPUak, portatilak... denetarik liberatuko dugu, denetarik
euskaldunduko dugu.

Horrez gain, inguruko hedabideek, herri komunikabideek eta arreta berezia
jarri dute. Hori dela eta, how to moduko bideo bat egingo dugu GoiTB (Goiena
Telebista), gero sarean zabaldu eta hedatzeko.

Bideoan Ander eta biok agertuko gara, eta printzipioz librezaleko kideak
garela adieraziko dugu, bai bideo horretan zein telebistarako egingo dugun
beste elkarrizketa batean. (Kable bidez emititzen da GoiTB, eta Euskal
erdian edo ikusten da....)

Horrez gain software librearen alde orohar, eta teknologia berrien inguruan
hainbat gauza egin asmo ditugu hile bakoitzeko azken ostegunean. Urrian sare
sozialak jorratuko ditugu, azaroan mapin party bat egingo dugu OSM osatzen
joateko....

Zuetako inork, zerbait, gairen bat... edozer proposatu gura balu...
badakizue, idatzi posta zerrenda honetan. Posible izango da hori gaiori
lantzea eta.

mila esker

ptx

-- 
patxi gaztelumendi
www.gaztelumendi.org
larrabetzu - euskal herria
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20090923/981269a8/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago