Aupa lagunok.

[Ea posta zerrenda hau bizi bizirik mantentzen dugun]

Arrasate inguruan gabiltzanok, batzuk behintzat (ikasleak, langileak, biztanleak...) aspaldion software libraren aldeko ekimenak bultzatzen ari gara.

Ubuntu ikastaro bat egin genuen aurreko ikasturtean.

Ubuntu install party bat antolatu dugu irailaren 24rako, osteguna.

Install partyak giro ona piztu du, eta askok aurreratu du dagoeneko bere partehartzea. CPUak, portatilak... denetarik liberatuko dugu, denetarik euskaldunduko dugu.

Horrez gain, inguruko hedabideek, herri komunikabideek eta arreta berezia jarri dute. Hori dela eta, how to moduko bideo bat egingo dugu GoiTB (Goiena Telebista), gero sarean zabaldu eta hedatzeko.

Bideoan Ander eta biok agertuko gara, eta printzipioz librezaleko kideak garela adieraziko dugu, bai bideo horretan zein telebistarako egingo dugun beste elkarrizketa batean. (Kable bidez emititzen da GoiTB, eta Euskal erdian edo ikusten da....)

Horrez gain software librearen alde orohar, eta teknologia berrien inguruan hainbat gauza egin asmo ditugu hile bakoitzeko azken ostegunean. Urrian sare sozialak jorratuko ditugu, azaroan mapin party bat egingo dugu OSM osatzen joateko....

Zuetako inork, zerbait, gairen bat... edozer proposatu gura balu... badakizue, idatzi posta zerrenda honetan. Posible izango da hori gaiori lantzea eta.

mila esker

ptx

patxi gaztelumendi

www.gaztelumendi.org
larrabetzu - euskal herria