[Librezale] Ubuntu install party Arrasateko gazte bulegoan

Mikel Olasagasti hey_neken a bildua mundurat.net
Ost, Ira 23, 18:38:20, CEST 2009


Aupa!

Zerbaitetan laguntza behar badezute biyar Arrasatera joatekoa nintzen
beste kontu batzuk bitarteko...

Ala ere, komentatzeagatik, 30 egun falta dira Ubuntu-ren 9.10a
kaleratzeko... ez altzen hobea itxarotea? Hardware gehiagoren euskarria
izango du eta kiloka bat berrikuntza...

Ondo izan!

MiKeL

> Aupa lagunok.
>
> [Ea posta zerrenda hau bizi bizirik mantentzen dugun]
>
> Arrasate inguruan gabiltzanok, batzuk behintzat (ikasleak, langileak,
> biztanleak...) aspaldion software libraren aldeko ekimenak bultzatzen ari
> gara.
>
> Ubuntu ikastaro bat egin genuen aurreko ikasturtean.
>
> Ubuntu install party bat antolatu dugu irailaren 24rako, osteguna.
>
> Install partyak giro ona piztu du, eta askok aurreratu du dagoeneko bere
> partehartzea. CPUak, portatilak... denetarik liberatuko dugu, denetarik
> euskaldunduko dugu.
>
> Horrez gain, inguruko hedabideek, herri komunikabideek eta arreta berezia
> jarri dute. Hori dela eta, how to moduko bideo bat egingo dugu GoiTB
> (Goiena
> Telebista), gero sarean zabaldu eta hedatzeko.
>
> Bideoan Ander eta biok agertuko gara, eta printzipioz librezaleko kideak
> garela adieraziko dugu, bai bideo horretan zein telebistarako egingo dugun
> beste elkarrizketa batean. (Kable bidez emititzen da GoiTB, eta Euskal
> erdian edo ikusten da....)
>
> Horrez gain software librearen alde orohar, eta teknologia berrien
> inguruan
> hainbat gauza egin asmo ditugu hile bakoitzeko azken ostegunean. Urrian
> sare
> sozialak jorratuko ditugu, azaroan mapin party bat egingo dugu OSM osatzen
> joateko....
>
> Zuetako inork, zerbait, gairen bat... edozer proposatu gura balu...
> badakizue, idatzi posta zerrenda honetan. Posible izango da hori gaiori
> lantzea eta.
>
> mila esker
>
> ptx
>
> --
> patxi gaztelumendi
> www.gaztelumendi.org
> larrabetzu - euskal herria
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago