[Librezale] Itzulpena baino zerbait gehiago
    Aitor Lopez de Aberasturi 
    aitor a bildua kaixo.com
       
    Ost, Urr 21, 22:08:00, CEST 2009
    
    
  
Kaixo,
Ez da bakarrik itzulpengintzan koordinazio falta. Adibidez, nahiz eta ooo
euskaratuta egon, eskuz ez baldin bada egiten, ezin da erabili Ubunturen
azken bertsioetan. Berdin gertatzen da hezkuntzan erabiltzen diren hainbat
softwarearekin (Kgeography,..).
Ni Txopik adierazten duen guztiarekin bat nator. Euskarazko software
katalogoan aipatzen da euskaratuta dagoen softwarea baina ez euskaratu
daitekeen softwarea. Euskal softwarearen semaforoa adierazgarria izango
litzateke euskaratu daitekeena jakiteko. Honetan euskaratu daitekeen
software guztia agertu beharko litzateke eta ez bakarrik librezalek orain
arte euskaratutakoa.
Lan asko dago egiteko eta  Internet tresna aproposa izan daiteke jendea
bilatzeko.
Agurrak,
Aitor
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20091021/be8f88f9/attachment-0001.html>
    
    
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago