[Librezale] Itzulpena baino zerbait gehiago
Ander Elortondo
ander a bildua debagoiena.net
Ast, Urr 22, 08:06:04, CEST 2009
Aupa!
Garrantitsuena Aitorren azken esaldia da: "Lan asko dago egiteko eta
Internet tresna aproposa izan daiteke jendea bilatzeko."
Aitorrek OSO ONDO adierazi duen bezala ez da nahikoa itzulpena egotea,
ESKURA eta ERRAZ egon behar du.
Guztiok ez gara informatikoak (batzuk trasteatzea gogoko izan arren) eta
erabiltzaile arruntean jarri behar da begirada: Irakasle, ikaslea,
administratibo, guraso....
Hauentzat gnu/linux banaketa egokiena (erabil erraztasuna eta arazo
konponketa laguntza aurkitzeko) ubuntu da. Software librea zabaltzeko
marketin pixka bat ere behar dugu!!
Launchpad itzulpen arazoak saihesteko bidea jarri da, ubuntu euskal
itzulpen ardura hartu baitute. (Mikel Paskual)
Gnome itzulia eta bizirik dago (euskalgnu)
Openoffice.org itzulia eta bizirik (euskalgnu)
Nabigatzaile eta posta bezeroak Firefox eta thunderbird+calendar
itzuliak eta bizirik (librezale)
Beste hainbat ere egoera onean daude (gimp, inkscape, KDE -euskalgnu-)
Izugarrizko lan pila egina dago XFCE eta debian (pi) gutxienez ezin
ahaztu eta ziur hainbat garrantzitsu ahaztu ditudana (barka)
Aitor, Ubuntu eta openoffice arteko arazoa datorren asteko ubuntu
9.10ean konpondua dago. Aurrekoetan konpontzeko ubuntu tweak erabiltzea
da onena. Edonola etorkizunean gauza bera gerta ez dadin Mikel Paskual
eta Dooteok adostu dute nola egin.
Zer behar da?
Julenek esan bezala, ez da nahikoa lehen itzulpena, itzulpen
proiektuaren bizia zein den ere jakin beharra dago. Beraz bi semaforo:
a) euskaraketa nola dago? Itzuli gabe, Itzultzen, itzulia.
b) proiektua nola dago? Osasun onean, laguntza beharrean, hilik.
Semaforo hauen informazioa informazio gehigarriaz osotu behar da:
Itzuli gabekoen jatorri informazioa.
Itzultzen edo itzuli diren proiektuen itzultzaileen informazioa.
Itzulpen koordinatu tresnak badaude, non: pootle.....
Beste kontu bat itzulpenaren kalitatearena da: nola lortu?
Oinarrizkoa itzulpen memorien erabilpena da. Asko eta ondo dago itzulia,
hauek oinarri hartuz gero hurrengoen kalitatea bermatzen da, baina
memoriak kudeatzen dituzten itzulpen programen erabilera zabaldu eta
erakutsi behar da.
Euskaraketa egin gabe duten proiektuen garrantzia baloratzeko termometro
bat ere ez legoke batere gaizki, zeintzuk dira gure ustez eginak egon
behar luketen itzulpenak programak eta itzultzeke daudenak?
Sinergiak motibagarriak eta eraginkorrak izan daitezke: Nola erakutsi
gazte talde zabal bati SL zer den eta bere abantailak eta era berean
IKASIS (ingelera eta informatika) ondo pasatzea?
Zergatik ez elkartu hainbat ikastoletako ikasleak eta sarean jokatzen
den eta gustuko duten joku baten euskaraketa egin?
Lagunak egin, jolas, ingelera eta euskara ikasi, software librean
inplikatu.....
Basikoki Euban ia urtebete dela adostutakoa EGITEA da, baina hirugarrenez...
"Lan asko dago egiteko eta Internet tresna aproposa izan daiteke jendea
bilatzeko."
Txapa guzti hau laburbilduz
Itzulpena baino gehiago daukagu eskuartean
Zer egin nahi da?
Horretarako GUK zer egin behar dugu? (koordinazio tresnak[*], lantaldeak
eta ardurak)
izan libre izan euskaldun!
Ander.
[*] Posta zerrenda(k), webgunea, wikia, foroak
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago