[Librezale] Librezale taldea izan beharko litzateke euskarazko software librearen koordinatzailea?
Aitor Lopez de Aberasturi
aitor a bildua kaixo.com
Lar, Urr 17, 17:11:44, CEST 2009
Kaixo guztioi,
Orain dela 13 urte software librea erabiltzen hasi nintzen, eta software
librea eta euskararekin egin dut lan askotan:
-
Linux komandoekin euskarazko lehenengo bilatzailea (kaixo.com) sortu
nuen.
-
Orain dela 5 urte Gasteizko Diocesanas ikastetxean Dinux (dinux.org,
euskarazko sistema eragilea) garatu nuen, Librezalek egindako itzulpen asko
erabili nituen horretarako.
-
Euskarazko software librearen itzulpenean ere lan egin dut: Kaixoren
blogak egiteko wordpress MU itzuli nuen.
Urte hauetan ikusi dut (eta ez naiz bakarra) koordinazio bat behar dela:
-
Euskarazko softwarearen itzulpengintzan talde bat baino gehiago dago
(Librezale, Euskalgnu,...) eta itzulpenean lan egiten duten erabiltzaile
pertsonalek ere (Dooteo,..).
-
Badirudi software baten itzulpena bat baino gehiagotan egin dela.
-
Nahiz eta softwarea euskaratuta egon, ezin da erabili (adibidez ooo eskuz
instalatu behar da Ubuntun)
-
…
Orain dela gutxi sortu den Aske taldean koordinazio hau falta zela adierazi
nuen. Librezale euskarazko itzulpengintzan zekulako lan egiten zuen zoro
pare batzuen gauza zela pentsatzen nuen. Baina talde handiago bat osatzen
duzuela ikusi dut eta ez dut uste talde gehiago behar denik baina bai egiten
denaren koordinazio bat.
Librezale taldea izan beharko litzateke euskarazko software librearen
koordinatzailea? Prest zaudete lan hori egiteko?
Nik horrela uste dut eta taldean parte hartzea gustatuko litzaidake.
Agurrak,
Aitor Lopez de Aberasturi
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20091017/0f8ab7b8/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago