[Librezale] Librezale taldea izan beharko litzateke euskarazko software librearen koordinatzailea?
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Lar, Urr 17, 18:26:11, CEST 2009
Aitor Lopez de Aberasturi(e)k dio:
>
> Kaixo guztioi,
>
Aupa Aitor, lehenik eta behin, ongi etorri!
> Orain dela 13 urte software librea erabiltzen hasi nintzen, eta
> software librea eta euskararekin egin dut lan askotan:
>
> *
>
> Linux komandoekin euskarazko lehenengo bilatzailea (kaixo.com
> <http://kaixo.com>) sortu nuen.
>
> *
>
> Orain dela 5 urte Gasteizko Diocesanas ikastetxean Dinux
> (dinux.org <http://dinux.org>, euskarazko sistema eragilea)
> garatu nuen, Librezalek egindako itzulpen asko erabili nituen
> horretarako.
>
> *
>
> Euskarazko software librearen itzulpenean ere lan egin dut:
> Kaixoren blogak egiteko wordpress MU itzuli nuen.
>
>
> Urte hauetan ikusi dut (eta ez naiz bakarra) koordinazio bat behar dela:
>
> *
>
> Euskarazko softwarearen itzulpengintzan talde bat baino gehiago
> dago (Librezale, Euskalgnu,...) eta itzulpenean lan egiten duten
> erabiltzaile pertsonalek ere (Dooteo,..).
>
> *
>
> Badirudi software baten itzulpena bat baino gehiagotan egin dela.
>
> *
>
> Nahiz eta softwarea euskaratuta egon, ezin da erabili (adibidez
> ooo eskuz instalatu behar da Ubuntun)
>
> *
>
> …
>
> Orain dela gutxi sortu den Aske taldean koordinazio hau falta zela
> adierazi nuen. Librezale euskarazko itzulpengintzan zekulako lan
> egiten zuen zoro pare batzuen gauza zela pentsatzen nuen. Baina talde
> handiago bat osatzen duzuela ikusi dut eta ez dut uste talde gehiago
> behar denik baina bai egiten denaren koordinazio bat.
>
> Librezale taldea izan beharko litzateke euskarazko software librearen
> koordinatzailea? Prest zaudete lan hori egiteko?
>
> Nik horrela uste dut eta taldean parte hartzea gustatuko litzaidake.
>
> Agurrak,
>
> Aitor Lopez de Aberasturi
>
Irakurri dut Askera bidali duzun mezua[1].
Nik pertsonalki ez dut uste hizkuntza batetara egiten diren itzulpen
guztiak leku batetan koordinatu beharra dagoenik. Agian komenigarria
litzateke, baina mundu kaotikoegian bizi gara horrelako zerbait
lortzeko. Nire ustez, programa bat euskaratu nahi duenak programa hori
euskaratuta dagoen begiratu eta garatzaileei euskaraketa egingo duela
esan behar die. Gero, euskaraketa bukatutakoan, programa horretan
erabiltzen duten sisteman euskaraketa igo behar du.
WordPressen kasuan wp-polyglots posta zerrenda dago software horren
itzulpen guztiak koordinatzeko eta jendeak gutxi gora behera hurrats
horiek jarraitzen ditu.
Hala ere, Librezale bezalako taldeak oso egokiak izan daitezke jendearen
indarrak metatzeko eta koordinatzeko, programa hau edo beste itzultzeko
kideak bilatzeko, zalantzak eta ideiak trukatzeko eta abar. Gainera,
EuskalGNU taldeaz aparte, Eusko Jaurlaritza ere badago, eta ez dut uste
zerbait euskaratu nahi duenean Librezaleri ezer galdetuko dionik. Zuk
diozun bezala, badira beste enpresa eta pertsona gehiago bapatean
programa bat edo beste euskaratu dezaketenak eta oso zaila ikusten dut
hain komunitate irekia koordinatu dezakeen inor aurkitzea. Segurua dena
da, programa bat euskaratu aurretik jendeak programa horren webgunean
begiratzen duela ea jada euskaratua dagoen eta behin baino gehiagotan
garatzaileei galdetzen die inork euskaratu ez duela ziurtatzeko, ea inor
euskaratzen dabilen, itzulpena egindakoan nola igo behar duen eta abar.
Programa bakoitzeko komunitateak programa horren gora beherak koordinatu
beharko lituzke eta egiten ez badu ez dut uste beste talde batek
(Librezalek) arazo guztiak konponduko dituenik. Ulertzen?
Hala ere, gogoan dut Librezaleko azken bileran software bakoitzaren
euskaraketarekiko egoerari nolabaiteko jarraipena egiteko moduei buruz
hitz egin genuela[2]. Aipatu genituen egoerak hauek izan ziren:
- Proiektua martxan
- Jendea behar da
- Proiektua berpizteko dago
Egin ez dugun eta mantentzen ez dugun proiektuen zerrenda horretan, zuk
aipatu bezala, beste egoera mota bat gehitzea proposatzen dut: "Lehen
euskaraketa abian da" eta ondoan euskaraketan dihardutenen izena/kontaktua.
Zer iruditzen zaizu guzti hau?
[1] https://listas.sindominio.net/pipermail/aske/2009-October/000189.html
[2]
http://wiki.librezale.org/index.php/2008-12-06_asanbladako_akta#Proiektuei_errepasoa
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago