[Librezale] Orotariko Euskal Hiztegia sarean
    Julen 
    julenx a bildua gmail.com
       
    Lar, Urr 10, 13:14:21, CEST 2009
    
    
  
Twitter bidez jakinarazi didatenez Euskaltzaindiak Orotariko Euskal 
Hiztegia sareratu du[1]. 90. urteurrenaren harira egindako oparia izango 
da, edo hala pentsa liteke :)
Hiztegia CC by-nc-sa 3.0 lizentziapean argitaratu dute, aurretik beren 
webguneko edukiak zituzten lizentzia berdinarekin alegia, eta beraz 
edukiaren gainean zenbait murriztapen ezartzen dituzte.
Hiztegian bilaketak egiteko aukera dago eta baita deskargatzekoa ere[2], 
PDF formatuan.
Denok dakigu PDF formatua ez dela inondik ere egokiena hiztegi 
batentzat, baina kontuan hartu behar da hiztegia paperera begira sortu 
zela, 1987an hasita, eta orduan ez zeudela gaur egun dauzkagun baliabide 
teknologikoak.
Ildo honetan, nik uste merezi duela azpimarratzea hiztegiaren 
argibideetan[3] ematen duten azalpena:
"Bertsio hau, argitalpen elektronikoaren lehen urratsa izatea nahi luke 
Euskaltzaindiak eta, gerora, hiztegiaren egituratze-maila osatuagoa 
lortzea helburu izango duen proiektuaren abiapuntua."
Hau da, momentuz hiztegiaren iraulketa moduko bat egin dutela sarean 
erabili ahal izateko, baina etorkizunera begira asmo handiagoak 
dituztela, beti ere gaiari egungo ikuspegitik helduta.
Era berean, esan gabe doa hiztegi honen atzetik egingo den edozer 
izugarrizko lana izango dela, 125.000 sarrera dituen hamasei liburuki 
baitira[4].
Edonola ere, notizia oso ona da euskararentzat.
Ah, eta Euskalbar erabiltzen duzuenoi esan OEH laster izango dela 
kontsultatzeko moduan :)
Ondo segi!
Julen.
[1] 
http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_content&Itemid=340&catid=138&id=276&lang=eu&view=article
[2] 
http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_content&Itemid=343&catid=138&id=279&lang=eu&view=article
[3] 
http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_content&Itemid=341&catid=138&id=277&lang=eu&view=article
[4] 
http://www.argia.com/albistea/orotariko-euskal-hiztegiaren-azken-liburukia-kaleratu-du-euskaltzaindiak
    
    
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago