<meta http-equiv="CONTENT-TYPE" content="text/html; charset=utf-8">
<meta name="GENERATOR" content="OpenOffice.org 3.0 (Linux)">
Kaixo guztioi,
Orain dela 13 urte software librea
erabiltzen hasi nintzen, eta software librea eta euskararekin egin
dut lan askotan:
Linux komandoekin euskarazko
lehenengo bilatzailea (kaixo.com) sortu nuen.
Orain dela 5 urte Gasteizko
Diocesanas ikastetxean Dinux (dinux.org, euskarazko sistema
eragilea) garatu nuen, Librezalek egindako itzulpen asko erabili
nituen horretarako.
Euskarazko software librearen
itzulpenean ere lan egin dut: Kaixoren blogak egiteko wordpress MU
itzuli nuen.
Urte hauetan ikusi dut (eta ez naiz
bakarra) koordinazio bat behar dela:
Euskarazko softwarearen
itzulpengintzan talde bat baino gehiago dago (Librezale,
Euskalgnu,...) eta itzulpenean lan egiten duten erabiltzaile
pertsonalek ere (Dooteo,..).
Badirudi software baten itzulpena
bat baino gehiagotan egin dela.
Nahiz eta softwarea euskaratuta
egon, ezin da erabili (adibidez ooo eskuz instalatu behar da
Ubuntun)
Orain dela gutxi sortu den Aske taldean
koordinazio hau falta zela adierazi nuen. Librezale euskarazko itzulpengintzan zekulako lan egiten zuen zoro pare batzuen
gauza zela pentsatzen nuen. Baina talde handiago bat osatzen duzuela
ikusi dut eta ez dut uste talde gehiago behar denik baina bai egiten
denaren koordinazio bat.
Librezale taldea izan beharko litzateke
euskarazko software librearen koordinatzailea? Prest zaudete lan hori
egiteko?
Nik horrela uste dut eta taldean parte hartzea gustatuko litzaidake.
Agurrak,
Aitor Lopez de Aberasturi