[Librezale] hack.in#badakigu aurkezpena

ArdentIce - Hackelarre Mediahacklab ardentice.hb a bildua gmail.com
As, Mar 17, 09:06:06, CET 2009


Naiz eta batzuk esagutu, aurkezpen publikoak egiten gabiltza webgune berria
sortu dugulako. Beraz jakin dezazuen Bizkaiko kostaldean hacktibista talde
berria dago martxan eta pixkanaka gauzak egiten gabiltza... Gure erritmora
:)

Hack.in#badakigu herritik herriarentzat sortu den informatika elkartea da,
Informatika bere osotasunean ulertzen duena eta honen inguruan lanean ari
diren norbanako, kolektibo, eragile sozial eta politiko, administrazio
publiko eta beste hainbeste subjektuek duten eraginaz jabetzen dena.
Elkartean politika asanblearioa jarraitzen dugu, kide guztien aportazioak
era berdintsuan kontutan hartuz eta baloratuz, talde barruan
partehartzailetasuna sustatuz. Ez da sekula jarrera homofobo, sexista,
arrazista edo ta beste motatako jarrera atzerakoirik onartuko, hau
oinarrizko printzipioetariko bat izanik.

_Manifestua_

Teknologiaren garapena eta jendartearen garapena guztiz lotuta dauden bi
kontzeptu dira. Guztiz lotuta gainera beste batzuk guztiz askatu nahi duten
bi kontzeptu direla esan beharko genuke.

Hack.in#badakigu kontzeptu bi hauen loturatik jaio zen, herriak teknologia
behar du eta teknologiak herria behar du. Teknologia herriaren eskuetan utzi
beharra dago eta horretarako sistemak inposatutakoari uko egin behar diogu.
Jendarteak berak alternatibak bilatu behar ditu eta azken hauek garatu,
sistemak inposatzen dituenak gainditu arte.

Ez gara jainkoak eta ez dugu inoiz izan nahiko, baina “jainkoak” ematen
digunari alternatibak bilatuko dizkion talde bat izango gara eta horretarako
gure eskuetan dauden erantzun molde guztiak erabiliko ditugu. Beraz sistema
teknologiko honek ematen dizkigun lan moldeei uko egiten diegu gure idea eta
garapen propioak gauzatuz.

Elkarlana sustatzen dugu, lagunak lagun izatea sustatzen dugu, nire alboan
dagoena ni bezalakoa izango da, nahiz eta erdia jakin, eta ez diot inoiz
ezer eskutatuko, beti gauzak argi bezain argi uzten.

Horretarako teknologia sozializatuko dugu, kalean, etxean, eskolan,
administrazio publikoan...

TEKNOLOGIAREN SOZIALIZAZIOA GAUZATUKO DUGU

Gaur Bertan webgunearen aurkezpen publiko ofiziala egin dugu.

Webgune berria: http://www.hackinbadakigu.net/
Zabaltzen laguntzen badiguzue eskertzekoa izango litzateke :)

-- 
Zuegandik gauza asko bereizten gaitu, baina zuek garuna ustelduta izatea da
gehien desberdintzen gaituena, guk badakigu jakintza dela ASKE egiten
gaituena.

Memoria Compartida http://ardentice.hackelarre.net/

1337 s02i41i24723n
--
ArdentIce
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20090317/f65897b7/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago