[Librezale] Galdera bat Librezaleko web orriari buruz
Ibon Igartua
ibon.igartua a bildua gmail.com
Lar, Mar 21, 22:43:57, CET 2009
aupa !
Arrazoia du Julenek. Mozilla.org webetik orrialde bat deskargatu, estilo
orriak ere deskargatu, kodea pixka bat garbitu eta gure beharretara egokitu
nuen. Gero html kodea lau zatitan moztu nuen: goiburua, ezkerreko menua,
edukia eta oina. Hortik aurrera, orri berri bat sortzeko, php bidez
"include"ak baino ez dira egin behar orrialde guztietan diseinu bera
mantentzeko.
Teknika hau edozein webguneren diseinua kopiatzeko balio du. Julenek
aipatzen duen http://www.oswd.org/ delakoa oso baliabide ona da web diseinu
bat aukeratzeko.
2009/3/20 Julen <julenx a bildua gmail.com>
>
> Egungo webgunea Ibonek egin zuen duela denbora dexente eta, bai,
> egungo mozilla.org-en tankera du (bide batez: mozilla.org
> birdiseinaketa prozesuan dago, laster webgune berria izango dute).
>
> Librezalekoa Cavendish izeneko txantiloia da zehazki (ziklista
> bezela). Ez dakidana da txantiloia nondik eskuratu zuen; seguruena
> webgune osoa deskargatuta. Mezu hau irakurtzen badu berak erantzungo
> dizu hobekien.
>
> [1] http://www.oswd.org/
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20090321/a3d87499/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago