Naiz eta batzuk esagutu, aurkezpen publikoak egiten gabiltza webgune
berria sortu dugulako. Beraz jakin dezazuen Bizkaiko kostaldean
hacktibista talde berria dago martxan eta pixkanaka gauzak egiten
gabiltza... Gure erritmora :)

Hack.in#badakigu herritik herriarentzat sortu den informatika
elkartea da, Informatika bere osotasunean ulertzen duena eta honen
inguruan lanean ari diren norbanako, kolektibo, eragile sozial eta
politiko, administrazio publiko eta beste hainbeste subjektuek duten
eraginaz jabetzen dena. Elkartean politika asanblearioa jarraitzen
dugu, kide guztien aportazioak era berdintsuan kontutan hartuz eta
baloratuz, talde barruan partehartzailetasuna sustatuz. Ez da sekula
jarrera homofobo, sexista, arrazista edo ta beste motatako jarrera
atzerakoirik onartuko, hau oinarrizko printzipioetariko bat izanik.

_Manifestua_

Teknologiaren garapena eta jendartearen garapena guztiz lotuta
dauden bi kontzeptu dira. Guztiz lotuta gainera beste batzuk guztiz
askatu nahi duten bi kontzeptu direla esan beharko genuke.

Hack.in#badakigu kontzeptu bi hauen loturatik jaio zen,
herriak teknologia behar du eta teknologiak herria behar du. Teknologia
herriaren eskuetan utzi beharra dago eta horretarako sistemak
inposatutakoari uko egin behar diogu. Jendarteak berak alternatibak
bilatu behar ditu eta azken hauek garatu, sistemak inposatzen dituenak
gainditu arte.

Ez gara jainkoak eta ez dugu inoiz izan nahiko, baina “jainkoak”
ematen digunari alternatibak bilatuko dizkion talde bat izango gara eta
horretarako gure eskuetan dauden erantzun molde guztiak erabiliko
ditugu. Beraz sistema teknologiko honek ematen dizkigun lan moldeei uko
egiten diegu gure idea eta garapen propioak gauzatuz.

Elkarlana sustatzen dugu, lagunak lagun izatea sustatzen dugu, nire
alboan dagoena ni bezalakoa izango da, nahiz eta erdia jakin, eta ez
diot inoiz ezer eskutatuko, beti gauzak argi bezain argi uzten.

Horretarako teknologia sozializatuko dugu, kalean, etxean, eskolan, administrazio publikoan...

TEKNOLOGIAREN SOZIALIZAZIOA GAUZATUKO DUGU

Gaur Bertan webgunearen aurkezpen publiko ofiziala egin dugu.

Webgune berria: http://www.hackinbadakigu.net/

Zabaltzen laguntzen badiguzue eskertzekoa izango litzateke :)

Zuegandik gauza asko bereizten gaitu, baina zuek garuna ustelduta izatea da gehien desberdintzen gaituena, guk badakigu jakintza dela ASKE egiten gaituena.

Memoria Compartida http://ardentice.hackelarre.net/

1337 s02i41i24723n

ArdentIce