[Librezale] Fwd: Lan deialdia

Mikel Iturbe mik.iturbe a bildua gmail.com
Ost, Mar 25, 09:39:50, CET 2009


Iepe!

Norbait interesatuta egonez gero, jar daitela eurekin kontaktuan...

Onak izan,

mikel

---------- Forwarded message ----------
From: idazkaritza a bildua ukberri.net <idazkaritza a bildua ukberri.net>
Date: 2009/3/24
Subject: Lan deialdia
To: "UKBERRI.NET" <ukberrinet a bildua ukberri.net>


 *UKBERRI elkarteak sare sozialetan aditua den proiektu dinamizatzailea
behar du.

Lanaren ezaugarriak:

*

   - Uribe Kosta eta Erandioko blogari euskaldunekin harremanak landu eta
   sendotzea.
   - Blogari euskaldunen arteko elkar ezagupena sustatzea.
   - Sare berri euskaldunak bultzatzea.
   - Era parte-hartzailean eskualdeko topaketak diseinatzen eta egiten
   laguntzea.
   - Komunitate blogari euskalduna indartzea.
   - Teknologia berriak eta komunikazioa arloetako azken berrikuntzak
   jarraitzea.
   - Elkartea eta komunitatearentzat interesgarriak izan daitezkeen ezagupen
   eta teknikak zabaltzea.
   - Proiektuarekin lotutako edizioak argitaratzea.
   - Elkartea sare sozialen eta informatikaren inguruan aholkatzea.

*
Lanpostuaren ezaugarriak:*


   - 12 ordu asteko.
   - 9 hilabeteko kontratua, apirilaren 1etik abenduaren 31ra arte.
   - Gizarte Segurantza.
   - 300 euroko soldata garbia.

*
Bilatzen den langilearen profila:*


   - Euskalduna.
   - Uribe Kostakoa edo Erandiokoa.
   - Sare sozialetan, blogintzan eta GNU/Linuxen eskarmentuduna.

*
Baloratuko da:

*

   - Gida baimena eta autoa izatea.
   - Ingelesa eta bertoko bizkaiera jakitea.
   - Edizio lanetan eskarmentua izatea eta honako aplikazioetan moldatzea:
   Quark, Scribus edo Publisher eta Gimp edo Photoshop.
   - Pertsona dinamikoa izatea eta talde lanean ondo moldatzea.

*
Bidali curriculumak idazkaritza a bildua ukberri.net helbidera, martxoaren 30a baino
lehen.*
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20090325/ce33d006/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago