[Librezale] fosdem 2009

patxi gaztelumendi patxi a bildua gaztelumendi.org
Ast, Ots 12, 10:53:08, CET 2009


Iepa lagunok.

Lehen aldia da Fosdem bezalako ekimen erraldoi batean parte hartzen dudana.
Ezjakintasunetik, gogo biziz nindoan Bruselara.

Bidaiaz hurrengo bileran, hegazkinak, aireportuak, zitak, orduak... beste
baterako.

Larunbat eta igandeko ekitaldia zen Fosdem. Ostiralean garagardo festa bat
zegoen, baina  nik lo egitea hautatu nuenez, horretaz besteek berba egin
beharko dute. Gainera badakizue, euskaldunok arreta jartzen diegula munduko
polizia komisaldegiei ezta? Bruselakoan ere izan zuten librezaleko kideen
berri... kontatu hori ere julen, mikel, arkaitz

Fosdem 2009

Debianeko guruaren hitzaldi entzutetsuaren ostean -milaka batzuk bai
entzuten..- gela ezberdinetatik banatu ginen. Izan ere aukera zabala eta
anitza da Fosdem bezalako ekimen batean.
Egia da Mozillaren hitzaldi/aurkezpenak bereziki landu ditugula.
Hey_neken eta Julen Kernelaren inguruko baten batera joan dira, MySql be
ikutzekoa zen Hey_neken, eta Debian garatzaileen hitzaldiren batera be
arrimatu zuten belarria.

Mozillakoaz arituko naiz ni. Emankorra izan zen nire ustez. Aurretik
egindako lana nabarmentzen da (librezale ezagutzen dute, Julen aipatu zidan
batek baino gehiagok....) eta mozillako arduradun zenbait ezagutzeko parada
izan genuen.
Nik bereziki arreta jarri nuen open source marketing, komunikazioa, open web
eta antzerako kezketan. Mozilla Europako marketing arduraduna ezagutu, berba
egin.... eta planen bat be bideratu genuen. Mundu mailako zuzendari
kreatiboagaz egoteko be aukera izan nuen, eta creative collective prozesua
zertan den ezagutu genuen gertutik.

Mozilla fundaziokoek datozen berrikuntzak aurkeztu zituzten, sunbird,
thunderbird 3, fennec mobiletarako aplikazioa, bideoren bat, crockzilla....

Orohar.
Nik uste garrantzitsua izan dela laurontzat hango partehartzea. Ezer
finkorik ez bageneraman ere, galegoekin, katalanekin, mozillako
garatzaileekin harreman oso ona dagoela ematen du. Pootle sortzaile
hegoafrikarrekin ere egoteko aukera izan zuen Julenek.... harremanetarako
toki aproposa da Bruselako ekitaldia. Eta datozen edizioei begira,
Librezalek harremanen kontua ondo garatu dezake.

Balorazioa positiboa.

Kronika tankerako honi, gehikuntzak egitea badago, noski.

Blogean hiztegi bat osatu dut, gustatu zaizkidan, erakarri nauten hitz edo
kontzeptuekin.
http://www.larrabetzu.org/gaztelumendi/?p=688

Fosdem bertatik, twitter baliatu genuen eta horrez gain, softwarelibrea.org
gunean zenbait kronikatxo argitaratu.
Interesgarriena, handik bueltan egin dugun batuketa lana.... kronika
ezberdinak post bakarrera ekarriaz.
http://www.softwarelibrea.org/?p=89

Blog hori, aurrerantzean software libreari buruz informatzeko baliatzeko
asmoa daukat. Blog kolaboratiboa izan gura du... horretaz beste noizbait
berba egingo dut, bale?

gero arte

mila ezker, librezale

-- 
patxi gaztelumendi
www.gaztelumendi.org
larrabetzu - euskal herria
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20090212/0d12dd60/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago