Iepa lagunok.

Lehen aldia da Fosdem bezalako ekimen erraldoi batean parte hartzen dudana. Ezjakintasunetik, gogo biziz nindoan Bruselara.

Bidaiaz hurrengo bileran, hegazkinak, aireportuak, zitak, orduak... beste baterako.

Larunbat eta igandeko ekitaldia zen Fosdem. Ostiralean garagardo festa bat zegoen, baina  nik lo egitea hautatu nuenez, horretaz besteek berba egin beharko dute. Gainera badakizue, euskaldunok arreta jartzen diegula munduko polizia komisaldegiei ezta? Bruselakoan ere izan zuten librezaleko kideen berri... kontatu hori ere julen, mikel, arkaitz

Fosdem 2009

Debianeko guruaren hitzaldi entzutetsuaren ostean -milaka batzuk bai entzuten..- gela ezberdinetatik banatu ginen. Izan ere aukera zabala eta anitza da Fosdem bezalako ekimen batean.
Egia da Mozillaren hitzaldi/aurkezpenak bereziki landu ditugula.

Hey_neken eta Julen Kernelaren inguruko baten batera joan dira, MySql be ikutzekoa zen Hey_neken, eta Debian garatzaileen hitzaldiren batera be arrimatu zuten belarria.

Mozillakoaz arituko naiz ni. Emankorra izan zen nire ustez. Aurretik egindako lana nabarmentzen da (librezale ezagutzen dute, Julen aipatu zidan batek baino gehiagok....) eta mozillako arduradun zenbait ezagutzeko parada izan genuen.

Nik bereziki arreta jarri nuen open source marketing, komunikazioa, open web eta antzerako kezketan. Mozilla Europako marketing arduraduna ezagutu, berba egin.... eta planen bat be bideratu genuen. Mundu mailako zuzendari kreatiboagaz egoteko be aukera izan nuen, eta creative collective prozesua zertan den ezagutu genuen gertutik.

Mozilla fundaziokoek datozen berrikuntzak aurkeztu zituzten, sunbird, thunderbird 3, fennec mobiletarako aplikazioa, bideoren bat, crockzilla....

Orohar.
Nik uste garrantzitsua izan dela laurontzat hango partehartzea. Ezer finkorik ez bageneraman ere, galegoekin, katalanekin, mozillako garatzaileekin harreman oso ona dagoela ematen du. Pootle sortzaile hegoafrikarrekin ere egoteko aukera izan zuen Julenek.... harremanetarako toki aproposa da Bruselako ekitaldia. Eta datozen edizioei begira, Librezalek harremanen kontua ondo garatu dezake.

Balorazioa positiboa.

Kronika tankerako honi, gehikuntzak egitea badago, noski.

Blogean hiztegi bat osatu dut, gustatu zaizkidan, erakarri nauten hitz edo kontzeptuekin.
http://www.larrabetzu.org/gaztelumendi/?p=688

Fosdem bertatik, twitter baliatu genuen eta horrez gain, softwarelibrea.org  gunean zenbait kronikatxo argitaratu.
Interesgarriena, handik bueltan egin dugun batuketa lana.... kronika ezberdinak post bakarrera ekarriaz.

http://www.softwarelibrea.org/?p=89

Blog hori, aurrerantzean software libreari buruz informatzeko baliatzeko asmoa daukat. Blog kolaboratiboa izan gura du... horretaz beste noizbait berba egingo dut, bale?

gero arte

mila ezker, librezale

patxi gaztelumendi
www.gaztelumendi.org
larrabetzu - euskal herria