[Librezale] fosdem 2009 eta irudia...
Ander Elortondo
ander a bildua debagoiena.net
Ast, Ots 12, 12:13:40, CET 2009
Aupa!
Patxik Fosdem 2009tik ekarritako hainbat kontzeptu baliatuz nire
etsipena plazaratuko dut:
*colective creative:* sorkuntza kolektiboa. Komunitatearen sorkuntza
garapena. Alde grafikoa, mezua, komunikazioa, kanpainak garatzeko
orduan. Jhon Slate zuzendari kreatiboak bultzatu duen ekimena.
*Partehartzea:* ezinbestekoa horrelako saltsa batean. Informazioaren
aroko oinarria. Horizontaltasuna, irekiera, arrakastaren giltza, bidea.
autokritikaz hasiko naiz, beharbada posta zerrenda + wiki formatua ez da
biderik egokiena izan, baina izenik jarri gabe "colective creative"
saiakera bat izan da.Patxik ekarri zuen logo berria oinarri hartuz
librezaleren irudia berritzeko saiakera bat.
Kamisetarekin gertatu zena (ez aurrera ez atzera geratutako gaia)
errepika ez zedin erabakiak hartzeko epeak jarri nituen, arre edo so
egiteko. Epeak motzak? beharbada bai, baina gerora ere ez da
partehartzerik izan.
Argi daukat egondako "partehartzearekin" ezin dela esan ezer erabaki denik.
maskotarik behar den edo ez 5 partehartze.
maskota aukeratzeko 4.
Nire iritzi xumean ez dago quorum nahikorik librezaleko etorkizuneko
irudia erabakitzeko.
Ez al ginen hau lantzeko geratu Euban?
Partehartzeko arazoa zein izan da, wikira sartzeko arazoak/gogorik ez?
Ez zaizue axola irudia?
Jendea erakartzeko, egindako lana zabaltzeko, komunitatea sortzeko eta
beste hainbat kontuetarako irudia oso garrantzitsua dela deritzot.
Hori bai, ez naiz ni izango librezaleko irudiaren erabakia behartuko
duenik.
Niri ere patxiri bezala fosdemeko kontzeptuak asko gustatu zaizkit:
*Antolaketa,**Askea/irekia,**Berrikuntza, **colective
creative,**Komunitatea, **/open source marketing,
eta nola ez /**Partehartzea.
izan libre, izan euskaldun!
Ander.
*
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago