Artikuluak‘’ kategoriaren artxiboa

Steam Paradoxa

2013-07-26

Bere maitemina laster ikustekotan dagoen nerabe baten ezinegonarekin dabiltza Linux erabiltzaile asko azken boladan, eta Valve da horren erruduna.
steamos
Valve enpresak ordenagailurako jokoen banaketa sistema bat du: Steam. Linux biltegien antzera dabil baina ordainpeko jokoekin, Windows ingurunean arrakasta izugarria lortu du eta ez dago Steam kontu bat ez duen egiazko jokalaririk. Jokoak CD edo DVDan erostearekiko abantailak baditu, eguneraketak automatikoki jasotzea, edozein ordenagailutan jokoak erabili ahal izatea, gizarte sare funtzioak… Bere hastapenetan DRM sistema soil bat zena erakargarri bihurtzea lortu dute.
(gehiago…)

Gogoeta Firefox OSen inguruan

2013-07-03

firefox-osMozillako lagunak telefonoetarako sistema eragile bat prestatzen ari dira eta Firefox OS izen komertziala izango du. Baina… zergatik?

(gehiago…)

Zer gertatzen ari da Ubunturekin?

2013-07-01

Logo-ubuntu_cof-orange-hex2004an sortu zen Ubuntu. Debianen garbizalekeria alde batera utzita erabaki pragmatikoak hartuz, eta Linux munduan ikusi gabeko marketing akzio berritzaileek bultzatuta, erabiltzaileen artean arrakasta itzela lortu zuen oso azkar. Jatorrizko proiektuetan ez laguntzea leporatzen bazitzaion ere, denek aitortzen zioten erabiltzaile arruntengana heltzeko gaitasuna, eta orokorrean Linux munduarentzat ontzat ematen zen Ubunturen arrakasta.

(gehiago…)