OmegaT itzulpenak egiteko OLI tresna bat da. Itzulpenean zehar, itzulgai den testuaren itzulpen-memoria bat gordetzen du, eta aurretik egindako beste itzulpen batzuen memoriak erabili ditzake erreferentzia gisa. Itzulpen-memoriak oso erabilgarriak izan daitezke itzuli beharreko testuak antzeko atalak dituzten errepikapen asko baldin baditu.
(gehiago…)
OmegaT 3.1.0 argitaratu dute
2014-07-15WordPress 4.0 bertsioa prest!
2014-07-07youtube-dl, EITB Nahieran zerbitzutik bideoak deskargatzeko aplikazioa
2014-02-22Aplikazio txiki horren izenak dioen bezala, youtube-dl bideoak Youtubetik deskargatzeko erabiltzen da batik bat, baina EITBren Nahieran zerbitzuko bideoak deskargatzeko ere baliagarria da.
EITB Nahieran 2011n aurkeztu zuten Interneten streaming bidez ikusteko telebista modura. Hasieratik erabiltzaileen partetik izan zuen kexetako bat bideoak ezin deskargatu izatea zen. Duela egun batzuk JosebaG kideak youtube-dl erabil zitekeela aipatu zuen Librezaleren foroan, eta hura nola erabili azaldu zuen. Orain hona ekarri dugu azalpen horren laburpen bat.