Librezalek Gwibber itzultzen lagundu du
Gwibber sare sozialetan aritzeko erabiltzen den aplikazioa da, GNOMErako bereziki prestatua, GTK erabiliz garatu baita. Momentuz Twitter, Identi.ca, StatusNet, Facebook, Flickr, Digg, FriendFeed eta Qaiku sareak onartzen ditu.
Argazkiak.org | Gwibber euskaraz © cc-by-sa: assar
Gwibber-en garatzaileek Launchpad bidez egindako itzulpenak erabiltzen dituzte, eta hori baliatuz Librezaleko zenbait kidek euskarazko itzulpenean parte hartu dugu, Launchpad-en dauden gainerako aplikazioak euskaratzeko lanetan aritzen den beste lagun batzuekin batera.
Gwibber euskaraz erabiltzeko, hurrengo bertsioa argitaratu arte itxaron behar da. Hala ere, norbaitek orain erabili nahi badu, Launchpad-en izena eman eta MO fitxategia deskarga dezake. Fitxategi honi “gwibber.mo” izena eman eta /usr/share/locale/eu/LC_MESSAGES direktorioan kopiatu behar da.