CyanogenMod Android Euskaraz
Eguneroko teknologiaren erabilera PCetatik mugikorretara pasatuz joan ahala, konplikatzen doa Librezaleren helburua, erabiltzailearen burujabetasunean oinarritutako helburu guztien gisara.
Firefox OS Euskaraz mantentzen du Librezalek hasieratik epe luzera egindako apustu batean, baina gaur sakelako gailuetan Androidak dira nagusi eta bide horretatik ere bagabiltza.
Androidak pluralean bai, librea den oinarrizko Android AOSP ez delako jendearen eskuetara heltzen dena. Telefono ekoizleek elkarrengandik bereizteko ordezko eta gehigarriz osatzen baitute bakoitzak bere Androida.
Euskara gehigarri jabedun horietako bat gisa agertzen hasi zen Androideetan, markaren arabera kalitate aldakorreko itzulpen desberdinak eskuratzen ditu erosleak, edo bata bera ere ez.
Itzulpen ofizial baten gabezia ez zen euskal ahalegin komunitariorik egin ez delako, egin egin ziren, baina AOSP librea bada ere Google etxearen kontrol estuaren menpe dago eta itzulpenetan ez du komunitatearen laguntza onartu.
Android 5.0 Lollipop iragartzearekin batera Googlek Euskarara itzulpen ofiziala iragarri zuen ere, baina itzulpen horrek ez zuen git zerbitzaritik kontsumitzailearen eskuetara doan bide ofiziala egin. Horrek ez du esan nahi ezin dela erabili, CyanogenMod ekimenak zabaldu zion bidea.
AOSP itzulpen ofizialari Crowdin zerbitzarian auzolanean egindako CyanogenMod gehigarrien itzulpenak gehitu eta Artxila murtxila enpresen interes eta kapritxoetatik apur bat askeagoa den Android bat Euskaraz.
CyanogenMod instalatu nahi baduzu bateragarria den gailu bat behar duzu [7], sistema eragilea gailuko konpilatzen da eta denek ez dute bertsio ofiziala. Ofiziala ez den bertsiorik ez badago agian XDA foroan bertsio ez ofizialen bat lortu dezakezu. Kontuan izan CyanogenMod 12 bertsiotik aurrera dagoela euskaraz.[9]