Firefox 34: Hitz egin!
Firefox nabigatzailearen 34. bertsioa eskuragarri dago Linux, Mac, Windows eta Android sistema eragileetarako.
Bertsio honek Firefox Hello dakar, honek gehigarririk gabe nabigatzailetik nabigatzailera bideo konferentziak egitea baimentzen du WebRTC teknologiari esker. Firefox, Chrome eta Opera nabigatzaileek onartzen dute WebRTC.
Firefox Hello oraingoz beta bertsioan dago eta ez zaie erabiltzaile guztiei agertzen deiak sortzeko botoia, baina helbide barran about:config idatzi eta loop.throotle aukera false-ra pasatuz agerira ekarri daiteke. Hello botoia ezkutuan izanda ere hitz egiteko gonbite bat jasoz gero, berdin erabili ahal izango da.
Bestalde, bilaketa barra ere aldatu da eta orain errazagoa da bilaketa zein webgune bidez egin nahi den aukeratzea. Izan ere herrialde batzuetan Google ordez Yahoo, Baidu edo Yandex dakartza lehenetsita Firefoxen orain, Googleekiko zuten menpekotasuna hausteko hartutako erabaki honek zer esan handia eman du.
Beste berritasun aipagarriena garatzaileentzako da: WebIDE. Tresna honekin alde batetik argi uzten du Mozilla fundazioak berriz ere oso aintzat hartzen dituela web garatzaileak, eta bestetik FirefoxOS sistema eragilearentzat ekoizteko lana erraztu nahi du
Xehetasun gehiago bertsioaren oharretan eta garatzaileentzako oharretan.