Firefox 29, inoiz baino malguago eta azkarragoa

Kalean dago Firefox 29. Linux, Mac, Windows eta Android sistema eragileetarako.

Nabigatzaileen gaitasunak aurrera egin ahala, webgune interesgarriagoak baimenduz, beraien interfazea erdibidetik kentzen joan da protagonismoa edukiari emanez, eta Firefox 29k urrats handia eman du norabide honetan.

Diseinu eraberritua dakar Firefoxek mahaigaineko bertsioetan, fitxen diseinu argiagoa begi-bistakoa da, baina erabiltzaileek gehien nabarituko duten aldaketa lehenetsita menu nagusirik ez dagoela da, horren ordezkoak tresna-barra eta hiru marra horizontalek identifikatzen duten menu grafikoa dira. Sinpletasuna eta malgutasuna dira menu berri honen abantailak, nork bere beharretara egokitu dezake menu berri hau bertan agertuko diren ikonoak aukeratuz, eta nahi izanez gero testu menu zaharra ere berreskuratzea dago.

Erabiltzaileek sumatuko duten beste berritasuna, hobespenak hainbat gailuren artean partekatzea baimentzen duen Firefox Sync zerbitzua hobetu dela da.

Garatzaileentzat ere badakartza opariak Firefox berriak Gamepad APIa osatuta dago, baita EcmaScript lokalizazio APIa, CSS etiketa berriak…

Gehiago jakiteko, bertsio-oharrak eta garatzaileen oharrak irakurtzea onena.

Utzi erantzuna

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>