Firefox 25 heldu da

Ezarritako programari jarraituz Mozilla Fundazioak Firefox nabigatzailearen 25. bertsioa kaleratu du Linux, Mac, Windows eta Android sistema eragileentzat.

Bertsio honek dakartzan berritasunak garatzaileek eskertuko dituzte gehien. Web Audio API-a da nabarmenena, bereziki interesgarria da HTML5 erabiliz jokoak eta multimedia aplikazioak garatzen dituztenentzat, bere gaitasunak mugara eramaten saiatzen da Songs of Diridum demoa.

Hortaz gain, CSS3 bidez atzeko planoa desplazatzeko kontrola gehitu da, ES6 funtzioak ezarri dira eta iframe baten edukia linean zehaztu ahal izango da.

Android bertsioak bisitari profila dauka orain, sakelakoa inori lasaitasunez utzi ahal izateko.

Eta beste hobekuntza txiki asko,  guztiak ezagutzeko irakurri oharrak

Utzi erantzuna

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>