Firefox 22 kalean, bideo deiak egiteko WebRTC teknologiarekin

Firefox nabigatzailearen 22. bertsioa kaleratu da Linux, Mac, Windows eta Android plataformetarako.

Bertsio honek dakarren berritasun interesgarriena WebRTC da. Denbora errealean audio eta bideo komunikazioa baimentzen du nabigatzailean bertan, teknologia librea eta proposatutako W3C estandarra da. Webguneek eta HTML5 aplikazioek javascript API baten bidez erabili dezakete WebRTC.

Hortaz gain abiaduran hobekuntzak ere badakartza bertsio honek: Odynscript ams.js makina birtuala nabarmen hobetu dute, eta baita WebGL Canvas eguneraketa asinkronoen errendimendua. Irudiak bistaratzean ere azkarrago dabil Firefox eta memoria gutxiago erabiltzen du.

Bestalde, HTML5 audio eta bideo abiadura aldatzea dago orain, zerbitzu sozialen kudeaketa gehitu da gehigarrien kudeaketa pantailan, testu soila erakustean hitzak arau ortografikoei jarraituz moztuko dira… eta hainbat hobekuntza gehiago.

2 iruzkin