Ikasi OmegaT erabiltzen (III)
Aurreko bi artikuluetan OmegaTren oinarriak ikusi ondoren (hemen lehena eta bigarrena), hirugarren honetako bi bideoetan aplikazioan itzulpenak nola egin azaltzen da.
Lehen bideoan OmegaTn lan egiteko fluxua erakusten da: segmentuen artean mugitu, parekatzeak bilatu eta txertatu, etab.
OmegaT tutoriala, 5. atala: lan-fluxua, assar Vimeon.
Bigarrenean etiketak kudeatzen ikasiko duzue. Labur azalduta, itzultzen ari garen fitxategien formatua gordetzen dituzten elementuak dira etiketak. Ez dira itzultzen noski, baina behin itzulpena burutu ondoren berriro beren tokian ipini behar dira.
OmegaT tutoriala, 6. atala: etiketen kudeaketa, assar Vimeon.