Librezalek ScummVM euskaratu du

ScummVM ikurraAzken asteotan eginiko lanari esker, ScummVM euskaraturik dago eta hurrengo bertsiotik aurrera euskaraz erabili ahal izango da. ScummVM, hainbat joko jatorriz diseinatuak izan ez ziren plataformetan erabiltzea ahalbidetzen duen makina birtuala da, adibidez, MS-DOSerako diseinatua izan zen joko bat inolako arazorik gabe exekutatu daitekeelarik UNIX-moduko sistema batean.

ScummVM euskaraz, lehen abioan

ScummVM euskaraz, lehen abioan

ScummVMk onartzen dituen jokoen zerrenda osoa bere webgunean dago ikusgai, abentura grafikoak direlarik ia guztiak.

Esan beharra dago ScummVM librea izan arren, bertan exekutatu daitezkeen jokoak ez direla libreak eta beraz ez daudela berarekin eskuragarri deskargatzeko eta ez direla euskaratu. Jokoak exekutatzeko, erabiltzaileak aurkitu beharko ditu exekutagarriak sarean. Hori bai, ScummVMri esker, posible izango du joko horiek etxeko ordenagailuan edota mugikorrean inolako arazorik gabe exekutatzea, jokoa 15 urte baino gehiagokoa izan arren.

Utzi erantzuna

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>