Aplikazio berriak euskaraz Librezaleri esker: LXDE, OpenCart, WriteType eta Reddit

Oporretatik bueltan indarrez itzuli dira librezalekide batzuk, azkar batean hasi baitira, bai eta batzuk bukatu ere, software libreko aplikazioak euskaratzen.

Ikus ditzagun zeintzuk diren orain euskaraz dauden aplikazio horiek.

Reddit

reddit.com albisteen agregatzailea da, erabiltzaileek proposatu eta bozkatutako albisteekin osatzen dena. Bertara sartzeko ohitura duzuenok, bere webgunearen interfazea orain euskaraz aurkituko duzue.

WriteType

WriteType, bere webgunean dioenez, ikasleei idazten ikasteko balio duen aplikazioa da. Hala ere, testu-editore modura ere erabil daiteke, hainbat laguntza eskaintzen baititu testuak ongi idazteko.

OpenCart

OpenCart online dendak sortzeko aplikazio bat da, zerbitzariaren aldean instalatzekoa. Aukera egokia da lineako denda bat garatu nahi duenarentzat.

LXDE

LXDE GNU/Linux eta BSD sistemetarako mahaigain ingurune arin bat da, errekurtso gutxiko ordenagailu zaharretarako egokia. Mahaigain hau modu lehenetsian dituzten banaketaren ezagunenak agian Knoppix eta Lubuntu dira.

Utzi erantzuna

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>