Eskura daude Firefox 11 eta Thunderbird 11
Firefoxen eguneraketa berri bat eskura dago jada, gehigarriak sinkronizatzeko aukera berriarekin.
Eguneraketa: Thunderbird 11 ere argitaratu da.
Firefox 11
Bertsio berri honetan erabiltzaileek hainbat gailuren artean gehigarriak sinkronizatu ahal izango dituzte. Modu honetan, nahikoa izango da gehigarrien instalazioa makina bakarrean egitea Sync darabilten gainontzeko makinetan gehigarri berak eskura izateko.
Bestalde, Chrome nabigatzailetik laster-markak, nabigazio-historia eta cookie-ak inportatzeko aukera ere gehitu da. HTML5 multimedia-kontrolak ere birdiseinatu egin dira.
Integratutako garapen-tresnetan ere berrikuntzak daude, hala nola estiloen editore berria gehitu da (CSSa editatzeko) eta webguneak hiru dimentsiotan ikuskatzeko aukera berria ere badago.
Betiko modura, egonkortasun- eta segurtasun-konponketak ere badaude.
Informazio osoa bertsio-oharretan aurki daiteke.
Deskargatu Firefox 11 euskaraz:
- Firefox 11 euskaraz Windowserako
- Firefox 11 euskaraz Mac OS Xrako
- Firefox 11 euskaraz GNU/Linuxerako
Thunderbird 11
Thunderbirden eguneraketa berri bat ere eskura dago. Oraingo honetan ohiko egonkortasun- eta segurtasun-konponketekin batera, erabiltzaile-interfazeko fitxak goian jarri dira. Aldaketa honekin fitxa bakoitzaren testuinguruaren arabera tresna-barrak moldatzeko.
Deskargatu Thunderbird 11 euskaraz:
Iruzkin bat
-
#1 assar — 2012/03/14 @ 16:17
Firefoxen inguruan azken aldian irakurri ditudan gauza pare bat aipatuko dut.
Mozillak 2011. urteko balantzea eta 2012rako planen kontaketa egin du Firefoxen inguruan:
https://hacks.mozilla.org/2012/03/firefox-in-2011-firefox-plans-for-2012/Mozillak agian Firefoxen H.264 bideo kodeka erabiltzea onartuko du, kodeka jadanik instalatuta dauden sistemetan:
http://www.h-online.com/open/news/item/Mozilla-looks-at-supporting-H-264-video-again-1471283.html