Azkenean! IZENPE ziurtagiria Firefoxen integratuta

Beharbada Firefox 6ren nobedaderik interesgarriena aipatzea ahaztu zitzaigun ze, gaur Bugzillako jakinarazpen bat jaso arte benetan ez gara konturatu: kostata baina IZENPE ziurtagiria dagoeneko Firefoxen integratuta dago!

Honek esan nahi du hemendik aurrera IZENPEren ziurtagiria darabilten webguneek ez dutela segurtasun-salbuespenik gehitzeko eskatuko eta SSL bidez zuzenean sartu ahal izango garela webgune hauetara konexio zifratua eta egiaztatua erabiliz.

IZENPE Firefoxen

IZENPE Firefoxen

Buga edo eskaera zabaldu eta ia bost urte ondoren etorri da hau. Hori bai, Iñigo Barreirak txaloak merezi ditu izandako pazientziagatik, prozesu benetan makala baita ziurtagiri-autoritateak nabigatzailean gehitzea, bai behintzat Mozillaren politikak eta bestelako eskakizunak bete behar direla kontuan hartuta.

Firefoxen ez ezik, hemendik aurrera gainontzeko Mozilla produktuek ere ezagutuko dute IZENPE ziurtagiri-autoritatea, hala nola Thunderbird edo SeaMonkeyk.

IZENPE martxan dago baina halere hegoaldeko herritarroi eragiten digun beste erro-ziurtagiri bat ez dago Mozilla aplikazioetan integratuta oraindik: FNMTren (Fábrica Nacional de Moneda y Timbre) ziurtagiria, hain zuzen. Ea azken honek ere ez dituen beste bost urte behar!

6 iruzkin