Hemen dira Firefox 8 eta Thunderbird 8

Berria ematera berandu bagatoz ere, Librezalek puntual entregatu ditu berriz ere Firefox eta Thunderbird Euskaraz.

Firefox 8

Firefoxek orain kanpotik instalatutako gehigarriak lehenetsita desgaituko ditu, eta erabiltzaileak instalatutakoak kudeatzeko tresna hobeak dakartza.
Hortaz gain hobekuntzen artean daude Twitter bilaketa, fitxak automatikoki irekitzeko hobespena, memoria kudeaketa hobea, egonkortasun hobea, segurtasun hobea, eta HTML5 zein CSS gaitasun berriak.

Informazio osoa bertsio oharretan

Deskargatu Firefox 8 euskaraz:

Thunderbird 8

Thunderbirdek ere eguneraketa berria izan du, Gecko 8ra eguneratu da, kanpo gehigarriak automatikoki desgaituko dira orain, interfazea sinplifikatu, eta  erroreak konpondu dira.  Bertsio-oharretan argibide gehiago aurki daitezke.

Deskargatu Thunderbird 8 euskaraz:

Thunderbird 8 euskaraz Windowserako
Thunderbird 8 euskaraz Mac OS Xrako
Thunderbird 8 euskaraz GNU/Linuxerako

Utzi erantzuna

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>