Irudiak tratatzeko Pinta aplikazioa euskaraz
Pinta irudiak tratatzeko aplikazio txiki bat da. Oraindik garapen-fase goiztiarrean dago, baina itxura ona dauka jadanik.
Jatorriz Paint.NET aplikazioaren antzekoa izateko sortu zen, eta izatez hainbat kode-zati haren garapenetik hartuta daude. Pinta ordea GNU/Linux sistemetan ere erabiltzeko prest dago, Mono gainean eraikita baitago.
Aplikazio honen asmoa da GIMP bezalako aplikazio handien aurrean erabiltzeko errazagoa eta sinpleagoa den interfaze bat eskaintzea. Ez dauka GIMPen potentzia, baina balekoa izan daiteke argazkietan aldaketa txikiak egin behar dituen jendearentzako.
Pintaren azken bertsioa 0.5 da, azaroaren 2an argitaratutakoa. Hura instalatzeko, begiratu hemen. Pinta euskaratzeko, erabili hemendik deskarga daitekeen MO fitxategia.
2 iruzkin
-
#1 gorkaazk — 2010/11/06 @ 16:01
Aupa Asier, mila esker, berriro ere, egindako lanagatik.
Saiatu naiz Pinta instalatzen eta euskaratzen baina ezin.
Launchpadetik mo fitxategia deskargatzeko eskatu eta minutu batzuetara mezua bidali didate nire e-posta zerbitzura. MO fitxategia deskargatzeko esteka behar nuen baina bidali didatena .tar.gz fitxategi bat izan da. Hori erauzi eta hainbat hizkuntzetako karpetak eta barruan mo fitxategiak. EU izeneko karpetan messages.mo fitxategiarekin egin dut proba eta asmatu ez. Ezin izan dut neukan mo fitxategiarekin /usr/share/locale/eu/LC_MESSAGES horretan kopiatuta ezer lortu… Izena aldatzea ere probatu dut… Nonbaiten galdu naiz.
-
#2 assar — 2010/11/06 @ 19:17
Gorka, gaizki jarri dut esteka, goian agertzen den horretan hizkuntza guztietako bertsioak deskargatzen dira. Esteka ona, euskarakoa bakarrik deskargatzeko, hau da:
https://translations.launchpad.net/pinta/trunk/+pots/po/eu/+exportBeste gauza bat: MO fitxategia ez dut gogoan zein izenarekin deskargatzen den, ongi funtzionatzeko jarri behar diozun izena “pinta.mo” da.