Mailmanen euskaraketa

Librezale.eus(e)tik
(Mailmanen euskarapena(e)tik birzuzenduta)
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Orri honetako edukiak zaharkituta daude edo akatsak egon daitezke, beraz informazioa ez da erabat fidagarria.

Begiratu hemen informazio gehiagorako.


Euskaratzearen zergatia

Proiektu hau euskaratzearen beharra Librezale sortu bezain laster ikusi zen, gure harremanetarako erabiltzen genuen lanabesa ezin baitzen euskara ez den beste hizkuntza batean egon. Behin Mailman itzultzen hasita geundela, UEU ere Mailman euskaratzen ari zela jakin genuen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babespean. Bi euskaraketa horien batzearekin sortu da egungo euskal bertsioa.

Instalazioa

Mailman instalatzeko, erabili apt-get install mailman edo horren pareko komandoa. Argibide gehiagorako, jo Mailmanen webgunera.

Proiektuaren egoera

2.1.3 bertsiotik aurrera Mailman euskaraz lan egiteko prest deskargatzen ahal da. Bertsio berria euskaratzeko lanetan ari gara.

Mailman euskaraz erabiltzeko euskararen hizkuntza-paketea hautatu behar da aplikazioa instalatzen den unean.