Common Voice proiekturako bost mila esaldi grabatu behar ditugu jabari publikoan
0. Mesedez, grabatu zenbait esaldi, arren!
Latza da eskatzea, baina lapurtzea latzago!
Esaldi horrekin eskatzen ziguten XX. mendean hogei ogerleko autobus edo tren geltokien inguruetan. Ez bagenuen eskua sakelara sartzeko imintziorik egiten, kontatzen ziguten kartzelatik irten berriak zirela, eta ama bisitatzeko premia, eta dirurik ez, eta mesedez, arren, otoi...
Librezale taldeak ez du normalean ezer eskatzen. Baina oraingoan salbuespena egin beharko. 5.000 esaldi grabatu nahi ditugu Common Voice proiekturako.
- Ahobizi hori,
- grabatuko zenituzke zenbait esaldi euskaraz etorkizun oparoa izango duen proiekturako?
1. Zer da Common Voice
Deabruak ezin izan zuen euskara ikasi diote euskal kondaira batzuek[1][2]: [...]"Zazpi urtez Euskalerrian egon zen deabrua eta etzuen ikasi al izan ez eta bai baizik. Eta hek Baionako Santi Espirituko zubia igaraitean ahantzi zituen". [...]
- Ikasiko du euskaraz ondo ahoskatzen adimen artifizialak?
Common Voice proiektuarekin baietz uste dugu. Baina ZURE LAGUNTZA BEHARKO da.
2. Nola lagundu
Grabatu esaldi batzuk, besterik gabe. Jende nahikoa animatzen bada, lortuko dugu!
3. Noiz hasiko
Orain!
Oraintxe bertan!
Euskara izango da, proiektu honetan, mundu guztietako hizkuntzen artean, aitzindarietako bat!
4. Galdera-erantzunak
Grabazioak egiterakoan nire pribatutasuna zainduko duzue?
BAI.
Nor izango da grabazio horien guztien jabea?
Esaldi guztiak euskara batuan daude, zergatik?
Proiektu hau nazioartekoa da. Munduko hizkuntza gehienek badute eredu estandarrik. Euskarak ere bai: euskara batua.
Idazterakoan euskara batua hautatu ohi dugu pentsatzen dugunean hartzaileak Euskal Herriko edozein txokotakoak izango direla. Horregatik irakurriko dituzun esaldi guztiak euskara batuan daude.
Dena den, esaldiak grabatzerakoan, erabil ezazu natural ateratzen zaizun doinua eta ahoskera.
Euskararik onena, bizirik dagoena.
Ez ditut letra batzuk irratiko esatariek bezain ondo ahoskatzen... Parte har dezaket?
Jakina! Hiztun normalak behar ditugu; ZU BEHAR ZAITUGU! (Euskararik onena, bizirik dagoena: ziur zure ahoskera ere perfektua dela!).
Ez daukat mikrofono onik. Parte har dezaket?
Bai, esate baterako tableta edo sakelako telefono bat erabiliz. Adimen artifizialak horrelako grabazio arruntetatik ikasiko du.
Grabatzen aritu naiz eta esaldi batzuk oso arraroak iruditu zaizkit
Bai. Bost mila esaldi baino gehiago behar genituen jabari publikoan partekatzeko moduko baldintzetan. Eta neurri jakin batekoak, ez luzeegiak ez laburregiak.
Horrelako esaldien bilduma egiteko, esaldi batzuk zuzenean kargatu zituzten Librezale taldeko boluntario batzuek. Baina milaka esaldi behar eta Argia aldizkarikoei laguntza eskatu zien Librezale taldeko batek. Argiakoek eta eskuzabal utzi zizkiguten, proiekturako, milaka esaldi jabari publikoan.
Gero, baliabide informatikoekin, behar genuen neurriko esaldiak hautatu ziren. Baina, aitortu behar, nahiz eta "eskuz" orrazketatxo batzuk egin, baliabide informatikoen bidez hautatutako esaldi batzuk, neurrikoak dira, bai, baina Argia aldizkariko artikuluetako testuingurutik kanpo, nahiko arraroak ematen dute.
Nola doa euskarazko proiektua?
Zertarako balioko dute grabazio horiek?
Mozilla Fundazioko adimen artifizialari, guztion artean euskaraz ondo ahoskatzen erakutsiko bagenio...
. . .
- [1] Juan San Martin. "Satan, Deabrua eta euskara. Mito baten inguruan". Donostia, 1992.10.30
- [2] Ahotsak.eus. "Deabruak euskara ikasi ez eta..."