Githubeko proiektu batean pull request bat nola egin
Proiektu askok sareko zerbitzuak erabiltzen dituzte itzultzaileen lana errazteko asmoz: Weblate.org, Launchpad Translations, Transifex.com, Crowdin.com..., baina kasu batzuetan Gitlab, Github edo beste zerbitzu bateko kode gordailuan aldaketak integratzeko eskatzea beste erremediorik ez da izaten, horixe da Pull Request bat egitea. (Gitlab-en Merge Request deitzen dira, tutorial honetan ikus dezakezu nola egin bat).
Adibide bezala Timeshift izeneko proiektuan euskarazko itzulpena eguneratzeko egindakoa azalduko dugu pausoz pauso. Proiektuaren iturburu-kodea Github.com-en dago: https://github.com/teejee2008/timeshift. Itzultzaileentzako gidarik edo antzekorik badagoen begiratzea komeni izaten da, kasu honetan ez dago ezer.
Edukiak
Hasi saioa
Pauso hauek jarraitzeko Github.com-eko kontu bat erabili behar da. Kontua baduzu, hasi saioa, bestela sortu kontu bat (doan da, baina ez da software librea).
Itzulpena egin
Bi aukera daude:
- Egin nahi ditugun aldaketak txikiak badira Github-en Web IDEa erabili dezakegu fitxategiak nabigatzailean bertan editatzeko. Aukera hau errazagoa da git erabiltzeko ohiturarik ez duenarentzat.
- Aldaketak konplexuagoak badira gordailua git erabiliz gure ordenagailura klonatu, aldaketak egin eta Github-era kargatu dezakegu.
Nabigatzailean bertan editatu Github Web IDEa erabiliz
- Joan editatu nahi duzun fitxategira (normalean, eu.po edo antzerako zerbait izango da) eta sakatu Edit botoia.
- Editatu fitxategia zuzenean edo kopiatu ordenagailuan editatu duzun fitxategiaren edukiak.
- Bidali fitxategia garatzaileei, onartu dezaten, orriaren behealdeko Propose file change formularioa erabiliz. Lehen eremuan adierazi ingelesezko esaldi labur batekin ze aldaketa egin dituzun. Bigarren eremuan azalpen luzeago bat ere eman dezakezu nahi izanez gero. Ondoren, sakatu Propose file change botoia
- Egin dituzun aldaketak agertuko zaizkizu. Dena ondo badago, sakatu "Create pull request" botoia.
- Amaitzeko egin dituzun aldaketak proiektuaren iturburu-kodean txertatzeko eskatu behar duzu "Pull request" bat eginez. Lehen eremuan adierazi ingelesezko esaldi labur batekin ze aldaketa egin dituzun. Bigarren eremuan azalpen luzeago bat ere eman dezakezu nahi izanez gero. Ondoren, sakatu Create pull request botoia
Ordenagailuan editatu Git erabiliz klonatu ondoren
[EGITEKO: Tutorialaren zati hau osatu dezakezu nahi izanez gero.]
Oharrak
Proiektu bakoitzak bere arau eta berezitasunak izaten ditu. Ulertzen ez duzun edo nola egin ez dakizun zerbait egiteko eskatzen badizute, galdetu Librezaleren posta zerrendan edo Matrix sareko Librezale gelan edo Telegrameko taldean.
Hemen ikus dezakezue adibide bezala egindako Pull Request-aren orria: https://github.com/teejee2008/timeshift/pull/617