2006-05-20 asanbladako akta

Librezale.eustik
(2006-5-20 asanbladako akta(e)tik birzuzenduta)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Parte-hartzaileak: Jordi, Arkaitz, Xabi, Hey_neken, Ibon, Osoitz, Txopi, Moro, 3 bermeotar

Gaiordena

  • Domeinua
  • Dirua
  • Ostalaritza
  • #hack.in#badakigu
  • GUADEC 2006
  • Zarautzeko software asteburua
  • Azken urteko balorazioa
  • Etorkizuna

Domeinua

Domeinua Internick-era pasatu da. Morok Pik egindako transfer eskaria onartu duela dio eta gaur bertan edo bihar asko jota prest izango dela dio.

Dirua

Ibonek 150 euro (10 euro 15 pertsonek) bildu ditugula azaltzen du. 80 ordaindu ditugu ostalaritzagatik, beraz 70 euro geratzen dira botean.

Hilabetaren 24etan ordaintzen da.

Wikian informazio osoa dago: Otsailan jarritako botea

Ostalaritza

Munduratera eta Pausumediara joan gaitezke. Pausumediakoek inundazioa izan dute lokalean, zerbitzaria beste lokal batetan badago ere. Hey_neken-ek Mundurateko aukera azaltzen du.

Guk oraingoz behar duguna 4 posta zerrenda dira, 2 datubase eta 120 Mb. Hey_neken-ek Munduraten sartzeko arazorik ez dagoela dio. Azaltzen duenez, Mundurat-en zerbitzari berria Madrileko xsto.info-n jarriko dela dio, oraindik ziur-ziurra ez bada ere. Munduraten ez da kuotarik jartzen. Kontzertuekin eta abar diru haina lortu da orain arte.

Txopik dio Librezaleren eta Munduraten arteko erlazioa argi geratu behar dela. Librezaleren ostalaritza enpresa batetan balego argi edukiko genuke. Munduraten bagaude, taldearen "filosofia" hori zein den jakin beharko genuke. Hey_neken-ek Munduraten historia azaltzen du azkar-azkar eta bere helburu soziala agertzen du. Barruko taldeak asanblearioak izan behar dira, helburu sozial bat izatea eta elkarlana egiteko prest egotea. Jendea bere kontura dabil baina ez da hori Munduratetik egin nahi dena. Laster asanblada bat egongo da zerbitzari berrian sartutakoan, eta talde guztiak fisikoki bildu nahi dira.

Jendeak ondo ikusten du eta Librezale Munduraten sartzea erabakitzen da.

Teknikoki egin beharrekoak: Hey_neken-ek FTP kontu bat ematen dela azaltzen du eta horren bitartez prestatzen dira webguneko gauzak. Foroekin zer egin eztabaidatzen da baina momentuz dena dagoen bezala jartzea adosten da. Ibon arduratuko dela dio, Txopik wordpress-eko zatia egingo badu ere.

#hack.in#badakigu

Bermeoko hiru kide heldu dira eta beraien helburuak eta abar azaltzen dituzte... Hainbeste gauzen artean software librearen euskaraketa eta dokumentazioaren euskaraketa dute helburu eta horretan Librezalerekin bat datos. Beraietako bat OpenBSDren dokumentazioa euskaratzen dabil; Xabik hori eginda dagoela azaltzen dio. Ekimen berriren batekin hasten badira, aurretik galdetzeko eskatzen zaie eta beraiek baiezkoa ematen dute. Librezaleko posta zerrendan harpidetuko dira.

Librezalekook gure lana eta helburuak azaltzen ditugu...

Diru truk egiten diren euskaraketen arazoei buruz hitzegiten dugu...

GUADEC 2006

Ekainaren 24tik 30era ospatuko da Katalunian. Hizkuntza gutxituen inguruko hitzaldi bat eskatu digute eta oraindik ez dugu erantzun. Hey_neken joateko prest dago. Ibonek gai horri buruz berririk badago Hey_nekeni esango dio.

Zarautzeko software asteburua

Ekainak 16tik 18ra jardunaldi batzuk egingo dira Zarautzeko Putzuzulo gaztetxean. Richard Stallman joango da. Hey_nekenek egitaraua azaltzen du...

Librezaleren partetik norbaitek hizkuntz gutxituen softwarearen inguruko hitzalditxo bat ematea eskatzen da. Gai honen inguruko beste bi hitzaldi emango dira (Catix distribuzioko kataluniar bat eta Patxi Gaztelumendik mahai-inguru bat). Lo egin nahi bada lekua gordetzeko abixatu behar da.

Gure hitzaldiaren izena: "Software librea eta euskara teoriko-praktikoa"

Osoitz, Ibon eta Jordi joango dira, baina jardunaldien ordutegia pizkat aldatzea behar dute, Osoitzek zazpiretan Bilbon egon beharra du eta. Hey_neken arduratuko da ordu aldaketaz eta kontatuko digu.

Azken urteko balorazioa

Aurreko asanbladatik (gaztetxekoa, ez Morgan egin genuena) gertatutakoak aipatzen dira:

  • Wordpress-en eboluzioaz hitzegiten da. Txopik webguneko aktibitatea jaitsi dela dio. Hey_nekenek azken bertsioan gauza batzuk euskaratzea falta dela dio, eta Arkaitzek euskaraketa berak prestatu zuela eta ezer falta bada berak ez duela ikusi dio. Agian azken-azken bertsioa atera delako da.
  • Mozillaren ofizialtasuna lortu da eta hori lorpen oso ona da.

Etorkizuna

Librezalen gauden guztiokin proiektu berriren bat bilatu dezakegu.

Agian Bermeotarrek dokumentazioarekin egin nahi dutenaren inguruan edo Hey_nekenek aspell-en lortzen ari diren aurrerapenen inguruan...

Jordik pakete txikitxoak euskaratzea errazagoa dela eta gehiago motibatzen duela dio. Jendea ados agertzen da. Baina badaude programa handiak ere (Gnome, OpenOffice) eta jende eta taldeen artean koordinatzea behar da.

Itzulmeeting bat ere egin genezake, ondoko helburuak lortzeko: euskaraketan gabiltzan pertsona, talde eta enpresak biltzeko; euskaraketan lagundu nahi dutenei tailer praktikoak emateko; eta abar. Itzulmeeting-aren ideia Iruñean egin zen Hackmeeting-ean sortu zen euskarazko software libreari buruzko mahai inguru batetan.

Frantziarrek, Italiarrek eta Katalanek software itzulpena nola egiten duten eztabaidatzen da. Ez dakigu nola antolatzen diren. Jendea bere kabuz ahal duen heinean kontu hauetaz informatzen saiatzea adosten dugu.

Itzulmeeting-az aparte kamixeta batzuk ere egin genitzake. FSFko kamixetak euskaratu ditzakegu "Software Librea. Gizarte Askea". Koloreei buruz hobeto ez bagara hasten bazkaltzeko ordua heldu da eta... (:wink:)