Berez gaur da argitaratzekoa WordPressen 3.0 bertsio berria eta aldaketa asko eta oso garrantzitsuak dakartza. Besteak beste, MU (Multi User) funtzionalitatea WordPressen barruan integratu da, beraz WordPress gai izango da instalazio bakarrarekin nahi adina blog sortzeko. Honez gain, lehenetsitako itxura berria dago eta pertsonalizatzeko aukerak zabalagoak eta errazagoak dira (menuak erabil daitezke, adibidez).
Honekin guztiarekin ordea interfazean aldaketa mordoa egin dira eta, ondorioz, itzultzeko kate berri mordoa dago. Azken hilabetean honekin lanean aritu garen arren, oraindik badago egitekorik eta horregatik gatoz laguntza eske. Parte hartu nahi?
(gehiago…)