Thunderbird 3.1 izango denaren lehenengo Release Candidate bertsioa argitaratu berri da.
Thunderbird 3.1 RC1 ez da behin-betikoa, probetarako baizik, beraz kontuz erabili. Probatu nahi duenak eskura ditu euskarazko paketeak GNU/Linux, Windows eta Mac OS X sistemetarako.
Euskarazko bertsioan akatsik topatuz gero eskertuko genuke ohiko kanaletatik jakinaraztea. Geroz eta sistema gehiagotan probatuta, hobe.