Web nabigatzaileen arteko konpetentzia egunetik egunera bistakoagoa den garaiotan, Mozillakoak buru-belarri dabiltza Firefoxen 4. bertsioan lanean. Produktuaren zuzendari nagusi den Mike Beltznerek bere blogean azaldu berri du urte amaieran kaleratzekoa den bertsio honetarako daukaten plangintza. Firefox azkartzea eta garatzaile eta erabiltzaileei web teknologien eta nabigatzailearen beraren gaineko kontrol osoa ematea daukate helburu nagusi.
mozilla‘’ etiketadun bidalketak
Thunderbird 3.1 eta Firefox 3.6.4 kalean dira
2010-06-24Atzo eta gaur artean Mozillaren bi aplikazio nagusienen bertsio berriak ikusi ditugu: batetik pluginak aparteko prozesutan exekutatzen dituen Firefox 3.6.4 eta, bestetik, Thunderbird 3.1, plataformaren eguneraketarekin eta hainbat bug konponduta.
(gehiago…)
Thunderbird 3.1 RC2 prest
2010-06-14Thunderbird 3.1 izango denaren bigarren Release Candidate bertsioa argitaratu berri da.
Thunderbird 3.1 RC2 ez da behin-betikoa, probetarako baizik, beraz kontuz erabili. Probatu nahi duenak eskura ditu euskarazko paketeak GNU/Linux, Windows eta Mac OS X sistemetarako.
Euskarazko bertsioan akatsik topatuz gero eskertuko genuke ohiko kanaletatik jakinaraztea. Geroz eta sistema gehiagotan probatuta, hobe.