[Librezale] Fwd: Affinity euskara konfigurazioa

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ast, Ira 24, 08:03:01, CEST 2026


Aupa Maitane,

Asierrek bere garaian LibreOfficerako balio zuen zatikatzailea gehitu
bazuen ere[1], ez dut gogoan .dic formatuan halakorik.

Dena den, hitz-zatiketa Elhuyarrek Xuxen proiektuaren barruan garatu
izan duen zerbait izan da (zenbait aplikazio jabedunetarako
deskargatzeko moduan dago), eta onena beraiekin harremanetan jartzea
izango litzateke.

Julen.

[1] https://librezale.eus/pipermail/librezale/2013-July/005110.html


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago