[Librezale] Fwd: Affinity euskara konfigurazioa
Maitane J
mjunguitu a bildua gmail.com
Al, Ira 21, 18:37:28, CEST 2026
Maitane Junguitu Dronda
---------- Forwarded message ---------
De: Maitane J <mjunguitu a bildua gmail.com>
Date: lun, 21 sept 2026, 18:35
Subject: Affinity euskara konfigurazioa
To: <librezale a bildua librezale.org>
Dagokionari,
Maitane Junguitu naiz, EHUko Kazetaritza irakaslea.
Aurten "Kazetaritza diseinuaren oinarriak" irakasgaiaren irakaslea naiz eta
Canva-ren Affinity programa erabiliko dut ikasleekin.
Maketatzeko garaian arazo bat topatu dut euskararekin. Testu barruko hitzen
banaketa lerroartean ez du automatikoki egiten.
Huspell fitxategiak deskargatu ditut (.aff eta .dic) hemendik:
https://github.com/jmigartua/basque_hunspell
Horren ostean euskarazko ortografia zuzentzeko aukera ematen dit, baina ez
banatutako hitzen konfigurazioa aukeratzeko.
Adimen artifizialarekin kontsultatu dit eta adierazi dit fitxategi berezi
bat falta zaidala:
En Windows: El archivo hyph_xx_XX.dic debe estar guardado dentro de la
misma subcarpeta (ej. es_ES) junto a los otros dos archivos (.dic y .aff).
Horixe bera dio Affinity-ren webgunean:
https://www.affinity.studio/es_es/help/text-hyphenation-installing/
Euskarazko fitxategirik duzue horretarako?
Nire ordenagailuko windows-ean jadanik instalatu dut euskara hizkuntza gisa
eta orain lanean ari da idazketa plugin batzuk deskargatzen (uste dut
apartekoak direla, hau da, ez ditudala bai edo bai behar.
Proba bat egin dut makinak sortzen duen "probazko testuarekin" eta hor bai
egiten du hitz banaketa. Beraz, printzipioz ondo konfiguratzeko gai naiz...
Lagundu ahal banauzue eskertuko dizuet.
Besterik gabe,
Maitane Junguitu
--
Maitane Junguitu Dronda
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20260921/c9189c06/attachment.htm>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago