[Librezale] Firefox emaitzak gaztelaniaz
mikelgs a bildua ni.eus
mikelgs a bildua ni.eus
Lar, Urr 5, 21:53:55, CEST 2024
Kaixo Naia,
Mikel naiz, Librezale posta-zerrendan apuntatuta dagoen beste pertsona
bat. Badaezpada ere ikertu dezazun https://www.lehenhitza.eus/ webgunea
badago, horrelako laguntza emateko sortua uste dut.
Bestalde, hemen galdetzeaz gain dinamikoagoa izan daiteke telegram gela
handiren batean galdetzea (suposatzen dut ez duzula arazorik izango
aplikazio hori mugikorrean instalatu eta bilatzeko). Bi gela hauek
gomendatzen dizkizut laguntza eskatzeko:
"Librezale" gela bera.
"Software Libre Zalantzak" izeneko gela.
Suposatzen dut ulertu duzula Porruk egindako bereizketa (nabigatzailea
eta bilatzailea).
Nik egia esan ez dakit bilatzailearen emaitzak nola bihurtu
euskaldunagoak/gertukoagoak. Duckduckgo erabiltzen dut baina inongo
konfiguraziorik egin gabe (eta portugesezko emaitzak lehenengo,
batzuetan...).
Zorte on!!
Mikelgs
2024-10-05 18:43 egunean, porrumentzio--- , Librezale-en bidez-(e)k
idatzi du:
> Kaixo, Naia:
>
> Firefox ez da bere bilatzaile bat, nabigatzaile bat baizik. Horrek ze
> esan nahi du? Nolabait azaltzearren, internet itsasoa bada, Firefox
> itsasontzia da, eta bilatzailea, mapa.
> Hortaz, bilaketen emaitzak euskaraz agertzeko, euskaraz bilatzeko gai
> den bilatzaile bat erabili behar duzue, edo erabiltzen duzuen
> bilatzaileko (Google, DuckDuckGo, Ecosia...) ezarpenetan begiratu, ea
> halakorik dagoen.
>
> Existitu izan dira euskaraz bilatzen zuten bilatzaileak, baina, edo
> desagertu egin dira, edo nik ez dakit zeintzuk diren. Ea beste
> norbaitek horretan laguntzea duen.
>
> Dena dela, nik, DuckDuckGo erabili eta lurraldeari (hizkuntzari)
> jaramonik egin gabe bilatzeko eskatuta, errez askoan jasotzen ditut
> euskarazko emaitzak lehenengo. Probatu ezazue hori, nahi baduzue.
>
> Azkenik, irudian agertzen den Firefoxeko ezarpenaz, webgune batek
> euskara eskaintzen badu (alegia, webgunea hainbat hizkuntzatara itzuli
> badago), zuzenean euskarazko bertsioa kargatuko zaizue. Baina ez da
> bilaketetarako, hori bilatzailean konfiguratu beharko duzue.
>
> Bide batez, pozten naiz Librezaleri idatzi izanaz :)
>
> Ea denon artean hau ondo argitzea dugun eta ondo segi
> porru, Librezaleko kide bat
> Porru | RiseUp
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago