[Librezale] Firefox emaitzak gaztelaniaz

porrumentzio a bildua riseup.net porrumentzio a bildua riseup.net
Lar, Urr 5, 18:43:40, CEST 2024


Kaixo, Naia:

Firefox ez da bere bilatzaile bat, nabigatzaile bat baizik. Horrek ze esan nahi du? Nolabait azaltzearren, internet itsasoa bada, Firefox itsasontzia da, eta bilatzailea, mapa. 
Hortaz, bilaketen emaitzak euskaraz agertzeko, euskaraz bilatzeko gai den bilatzaile bat erabili behar duzue, edo erabiltzen duzuen bilatzaileko (Google, DuckDuckGo, Ecosia...) ezarpenetan begiratu, ea halakorik dagoen.

Existitu izan dira euskaraz bilatzen zuten bilatzaileak, baina, edo desagertu egin dira, edo nik ez dakit zeintzuk diren. Ea beste norbaitek horretan laguntzea duen.

Dena dela, nik, DuckDuckGo erabili eta lurraldeari (hizkuntzari) jaramonik egin gabe bilatzeko eskatuta, errez askoan jasotzen ditut euskarazko emaitzak lehenengo. Probatu ezazue hori, nahi baduzue.

Azkenik, irudian agertzen den Firefoxeko ezarpenaz, webgune batek euskara eskaintzen badu (alegia, webgunea hainbat hizkuntzatara itzuli badago), zuzenean euskarazko bertsioa kargatuko zaizue. Baina ez da bilaketetarako, hori bilatzailean konfiguratu beharko duzue.

Bide batez, pozten naiz Librezaleri idatzi izanaz :)

Ea denon artean hau ondo argitzea dugun eta ondo segi
porru, Librezaleko kide bat
Porru | RiseUp
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20241005/8d608eea/attachment.htm>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago