[Librezale] Firefox emaitzak gaztelaniaz
gorkaazkarate a bildua ni.eus
gorkaazkarate a bildua ni.eus
Al, Urr 7, 15:01:13, CEST 2024
2024-10-02 11:32 egunean, Naia Odriozola Goikolea , Librezale-en
bidez-(e)k idatzi du:
> Egun on:
>
> Firefox euskaraz konfiguratuta dugun arren, bilaketaren bat egiten
> dugunean, besteak beste wikipedian edota udalen webguneetan, agertzen
> zaizkigun lehen emaitzak gaztelaniaz dira (gaztelaniazko wikipedia,
> udalen gaztelaniazko bertsioa…). Horren arrazoia zein izan daiteke?
>
> Guk honela dugu konfiguratuta, baina ez dakigu beste zerbait egin
> behar dugun.
>
> Kontu hau argitzerik bazenute, eskertuko genizueke.
>
> Naia Odriozola Goikolea
>
> Euskara teknikaria
>
> Herriko plaza z/g
>
> (48340) Amorebieta-Etxano
>
> Tel: 94 630 00 02 / Luz: 1301
>
> www.amorebieta-etxano.eus [1]
>
>
>
> Links:
> ------
> [1] https://amorebieta-etxano.eus/
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
Kaixo Naia,
Librezale talde honetan behin baino gehiagotan agertu den kezka
plazaratu duzu: nabigatzailea[1] euskaraz konfiguratzea ez da nahikoa,
gero, bilaketetan, euskara lehenesteko.
Aukera hona da Firefox euskaraz konfiguratzea. Talde honetako gehienok
egiten dugu. Gainera, Firefoxerako gehigarri bat sortu zuten, bere
garaian, webgune elebidun edo eleaniztunetan euskara hobesteko;
(Firefoxeko goiko menuan Tresnak > Gehigarriak eta itxurak > bilatu
'Lehen hitza euskaraz'):
https://addons.mozilla.org/eu/firefox/search/?q=lehen%20hitza%20euskaraz
Baina 'Lehen hitza euskaraz' gehigarri hori instalatuta ere,
bilatzaileek[2], gehienetan, webguneen gaztelaniazko bertsioak jarriko
dituzte euskarazko bertsioen gainetik.
Bilatzaileak[2], gaur egun eta oraingoz, ezin dira konfiguratu euskarari
lehentasun osoa emateko. Google biltzaileak euskarazko interfazea
onartzen du[3], baina horrek, gero, ez dio euskarari bilaketetan
lehentasun osoa emango. (Google Inc. edo Alphabet enpresak daukan
politikagatik, Librezale taldeko askok saihesten dugu liderra den
bilatzaile hori).
Bilatzaileek algoritmo konplikatua dute eta arreta ematen diote
erabiltzaileak berak aurretik egindako bilaketei, inguruko komunitateak
aurretik egindako bilaketei... Esperimentua egin izan dugu inoiz, eta
nabigatzaile eta bilatzaile berbera erabilita ere, erabiltzaile guztiei
ez die bilatzaileak emaitza modu berean erakutsiko. Erabiltzaile
bakoitzak eta hiztun komunitateak bilatzaileak "hezi" egiten ditugu.
[1] https://eu.wikipedia.org/wiki/Web_nabigatzaile
[2] https://eu.wikipedia.org/wiki/Bilaketa_motor#Web_bilatzaile_batzuk
[3] https://eu.wikipedia.org/wiki/Google#Interfazea_euskaraz
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago