<!DOCTYPE html><html><body><div dir="auto">Kaixo, Naia:<br><br>Firefox ez da bere bilatzaile bat, nabigatzaile bat baizik. Horrek ze esan nahi du? Nolabait azaltzearren, internet itsasoa bada, Firefox itsasontzia da, eta bilatzailea, mapa. <br>Hortaz, bilaketen emaitzak euskaraz agertzeko, euskaraz bilatzeko gai den bilatzaile bat erabili behar duzue, edo erabiltzen duzuen bilatzaileko (Google, DuckDuckGo, Ecosia...) ezarpenetan begiratu, ea halakorik dagoen.<br><br>Existitu izan dira euskaraz bilatzen zuten bilatzaileak, baina, edo desagertu egin dira, edo nik ez dakit zeintzuk diren. Ea beste norbaitek horretan laguntzea duen.<br><br>Dena dela, nik, DuckDuckGo erabili eta lurraldeari (hizkuntzari) jaramonik egin gabe bilatzeko eskatuta, errez askoan jasotzen ditut euskarazko emaitzak lehenengo. Probatu ezazue hori, nahi baduzue.<br><br>Azkenik, irudian agertzen den Firefoxeko ezarpenaz, webgune batek euskara eskaintzen badu (alegia, webgunea hainbat hizkuntzatara itzuli badago), zuzenean euskarazko bertsioa kargatuko zaizue. Baina ez da bilaketetarako, hori bilatzailean konfiguratu beharko duzue.<br><br>Bide batez, pozten naiz Librezaleri idatzi izanaz :)<br><br>Ea denon artean hau ondo argitzea dugun eta ondo segi<br>porru, Librezaleko kide bat</div><div dir="auto">Porru | RiseUp</div></body></html>