[Librezale] Librezale topaketa(k) 2024
Ander Elortondo
ander a bildua elortondo.net
Al, Uzt 22, 07:51:26, CEST 2024
Kaixo Mikel eta librezaleok
pozgarria deialdia eta pozgarria arabatik egitea (jode! erabat arabartuta
nago)....
Datak xelebreak dira eta guztion oporrak eta lan hasierak ustartzea ez da
lan erraza izango baina ziur naiz beti lez bukaeran taldetxo edarra elkar
gintezkela....
Badaukat gogoa orain Gasteizen bizi den, kresal artean hazitako eta nire
jaioterritik pasatako hori harrapatzeko... ;-)
ez etsi Mikel....
izan Libre, Izan Euskaldun!
Ander Elortondo
Hau idatzi du Mikel , Librezale-en bidez (librezale a bildua librezale.eus)
erabiltzaileak (2024 uzt. 16(a), ar. (18:15)):
> Kaixo, posta-zerrendan harpidetuta zaudetenoi:
>
> Txat gelan aipatu dut komenigarria iruditzen zaidala Librezale taldeak
> topaketa presentziala(k) antolatzea. Iruditzen zait oso sanoa
> litzatekeela urtean behin, urtero, elkartzeko aukera bat sortzea.
>
> Ez dakit deialdi hau egiteko legitimatuta nagoen, ez baitakit taldekidea
> naizen... ez dut parte hartu asanblada fisiko batean inoiz (aurten ez
> dela egin uste dut). Librezale taldeko kide aktiboak zenbat eta nortzuk
> diren ere ez dakit... eta kide batzuek ere esan izan didate ez dakitela.
> Hori, nahiz eta ez izan munduko problemarik handiena, ez zait sintoma
> ona iruditzen. Horregatik, iruditzen zait topaketa presentzialen bidez
> taldea trinkotu eta komunitateko jendea erakar daitekeela, euskal
> gizartean dauden potentzialak gauzatzea ahalbidetuz.
>
> Esaterako: abuztuko azken astean goiz batez elkartzea Gasteizen,
> itzulpen saio kolektibo bat egiteko. Saiatu naiteke ordenagailu gela bat
> lortzen (Saregune-ren lokala, gizartetxe bateko ordenagailu gela,
> ikastetxeren bat...?).
>
> Aitzakia horrekin emaitza oso onuragarriak izan daitezkeela uste dut:
> Librezale komunitateko jendeak elkar ikustea (itzulpen gutxi batzuk
> egiten ditugunok ere bai, nahiz eta taldekide ez sentitu oraingoz), egun
> horretan elkar ezagututa konfidantza bat gelditzen da eta urtean zehar
> idatziz lankidetza gehiago mobilizatu daitezke, e.a.
>
> Gainera iruditzen zait pertsona gazteak eta bereziki emakumeak falta
> direla militantzia arlo honetan. Gizon "gazte izanak" batez ere... :-)
> Zer egin dezakegu hori aldatzeko? Estrategikoa iruditzen zait eta,
> pixkanaka landuz, aukera dago datozen urteetan gauzak hobetzeko:
> taldearen kohesioa, jende kopurua, jendearen profil aniztasuna,
> itzulpenez gain beste...?
>
> Hiruzpalau pertsonak esan dute txat gelan saiatuko liratekeela topaketa
> presentzialera hurbiltzen. Ea hemen erantzun batzuk jasotzen ditudan!
> Nahiz eta ez izan asmorik/aukerarik saio presentzialera etortzeko,
> mesedez eskatzen dizuet zerbait erantzuteko. Batez ere Librezale taldeko
> kide historikoei. Izan ere, legitimitate hori duten kideen isiltasunak
> blokeo egoeran utzi ahal nau.
>
> Ea datozen egunetan elkarrizketa interesgarria sortzen den hemen!
> Saiatuko naiz isilik eusten (kostako zait bai), jendearen mezu batzuk
> jaso arte.
>
> Ondo izan!
>
> Mikelgs
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20240722/3be5a66a/attachment.htm>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago