[Librezale] Librezale topaketa(k) 2024
mikelgs a bildua ni.eus
mikelgs a bildua ni.eus
As, Uzt 16, 18:00:09, CEST 2024
Kaixo, posta-zerrendan harpidetuta zaudetenoi:
Txat gelan aipatu dut komenigarria iruditzen zaidala Librezale taldeak
topaketa presentziala(k) antolatzea. Iruditzen zait oso sanoa
litzatekeela urtean behin, urtero, elkartzeko aukera bat sortzea.
Ez dakit deialdi hau egiteko legitimatuta nagoen, ez baitakit taldekidea
naizen... ez dut parte hartu asanblada fisiko batean inoiz (aurten ez
dela egin uste dut). Librezale taldeko kide aktiboak zenbat eta nortzuk
diren ere ez dakit... eta kide batzuek ere esan izan didate ez dakitela.
Hori, nahiz eta ez izan munduko problemarik handiena, ez zait sintoma
ona iruditzen. Horregatik, iruditzen zait topaketa presentzialen bidez
taldea trinkotu eta komunitateko jendea erakar daitekeela, euskal
gizartean dauden potentzialak gauzatzea ahalbidetuz.
Esaterako: abuztuko azken astean goiz batez elkartzea Gasteizen,
itzulpen saio kolektibo bat egiteko. Saiatu naiteke ordenagailu gela bat
lortzen (Saregune-ren lokala, gizartetxe bateko ordenagailu gela,
ikastetxeren bat...?).
Aitzakia horrekin emaitza oso onuragarriak izan daitezkeela uste dut:
Librezale komunitateko jendeak elkar ikustea (itzulpen gutxi batzuk
egiten ditugunok ere bai, nahiz eta taldekide ez sentitu oraingoz), egun
horretan elkar ezagututa konfidantza bat gelditzen da eta urtean zehar
idatziz lankidetza gehiago mobilizatu daitezke, e.a.
Gainera iruditzen zait pertsona gazteak eta bereziki emakumeak falta
direla militantzia arlo honetan. Gizon "gazte izanak" batez ere... :-)
Zer egin dezakegu hori aldatzeko? Estrategikoa iruditzen zait eta,
pixkanaka landuz, aukera dago datozen urteetan gauzak hobetzeko:
taldearen kohesioa, jende kopurua, jendearen profil aniztasuna,
itzulpenez gain beste...?
Hiruzpalau pertsonak esan dute txat gelan saiatuko liratekeela topaketa
presentzialera hurbiltzen. Ea hemen erantzun batzuk jasotzen ditudan!
Nahiz eta ez izan asmorik/aukerarik saio presentzialera etortzeko,
mesedez eskatzen dizuet zerbait erantzuteko. Batez ere Librezale taldeko
kide historikoei. Izan ere, legitimitate hori duten kideen isiltasunak
blokeo egoeran utzi ahal nau.
Ea datozen egunetan elkarrizketa interesgarria sortzen den hemen!
Saiatuko naiz isilik eusten (kostako zait bai), jendearen mezu batzuk
jaso arte.
Ondo izan!
Mikelgs
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago