Kaixo Mikel eta librezaleok

pozgarria deialdia eta pozgarria arabatik egitea (jode! erabat arabartuta nago)....

Datak xelebreak dira eta guztion oporrak eta lan hasierak ustartzea ez da lan erraza izango baina ziur naiz beti lez bukaeran taldetxo edarra elkar gintezkela....

Badaukat gogoa orain Gasteizen bizi den, kresal artean hazitako eta nire jaioterritik pasatako hori harrapatzeko... ;-)

ez etsi Mikel....

izan Libre, Izan Euskaldun!

Ander Elortondo

Hau idatzi du Mikel , Librezale-en bidez (librezale@librezale.eus) erabiltzaileak (2024 uzt. 16(a), ar. (18:15)):

Kaixo, posta-zerrendan harpidetuta zaudetenoi:

Txat gelan aipatu dut komenigarria iruditzen zaidala Librezale taldeak

topaketa presentziala(k) antolatzea. Iruditzen zait oso sanoa

litzatekeela urtean behin, urtero, elkartzeko aukera bat sortzea.

Ez dakit deialdi hau egiteko legitimatuta nagoen, ez baitakit taldekidea

naizen... ez dut parte hartu asanblada fisiko batean inoiz (aurten ez

dela egin uste dut). Librezale taldeko kide aktiboak zenbat eta nortzuk

diren ere ez dakit... eta kide batzuek ere esan izan didate ez dakitela.

Hori, nahiz eta ez izan munduko problemarik handiena, ez zait sintoma

ona iruditzen. Horregatik, iruditzen zait topaketa presentzialen bidez

taldea trinkotu eta komunitateko jendea erakar daitekeela, euskal

gizartean dauden potentzialak gauzatzea ahalbidetuz.

Esaterako: abuztuko azken astean goiz batez elkartzea Gasteizen,

itzulpen saio kolektibo bat egiteko. Saiatu naiteke ordenagailu gela bat

lortzen (Saregune-ren lokala, gizartetxe bateko ordenagailu gela,

ikastetxeren bat...?).

Aitzakia horrekin emaitza oso onuragarriak izan daitezkeela uste dut:

Librezale komunitateko jendeak elkar ikustea (itzulpen gutxi batzuk

egiten ditugunok ere bai, nahiz eta taldekide ez sentitu oraingoz), egun

horretan elkar ezagututa konfidantza bat gelditzen da eta urtean zehar

idatziz lankidetza gehiago mobilizatu daitezke, e.a.

Gainera iruditzen zait pertsona gazteak eta bereziki emakumeak falta

direla militantzia arlo honetan. Gizon "gazte izanak" batez ere... :-)

Zer egin dezakegu hori aldatzeko? Estrategikoa iruditzen zait eta,

pixkanaka landuz, aukera dago datozen urteetan gauzak hobetzeko:

taldearen kohesioa, jende kopurua, jendearen profil aniztasuna,

itzulpenez gain beste...?

Hiruzpalau pertsonak esan dute txat gelan saiatuko liratekeela topaketa

presentzialera hurbiltzen. Ea hemen erantzun batzuk jasotzen ditudan!

Nahiz eta ez izan asmorik/aukerarik saio presentzialera etortzeko,

mesedez eskatzen dizuet zerbait erantzuteko. Batez ere Librezale taldeko

kide historikoei. Izan ere, legitimitate hori duten kideen isiltasunak

blokeo egoeran utzi ahal nau.

Ea datozen egunetan elkarrizketa interesgarria sortzen den hemen!

Saiatuko naiz isilik eusten (kostako zait bai), jendearen mezu batzuk

jaso arte.

Ondo izan!

Mikelgs

Librezale mailing list

Librezale@librezale.eus

https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale