[Librezale] Eremu digitaleko hizkuntz politikaz gogoetarako bilkura [GONBIDAPENA]

Idurre Eskisabel Larrañaga - Euskalgintzaren Kontseilua idurre a bildua kontseilua.eus
Or, Uzt 12, 17:32:24, CEST 2024


-- 

Euskalgintzako kide estimatu hori, agur t’erdi!

Dakizun bezala, euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua 
bermatuko duten hizkuntz politikak proposatzea eta indarrean jar 
daitezen bultzatzea da Euskalgintzaren Kontseiluaren egiteko nagusia. 
Bide horretan, azken urteetan behin eta berriro gogoetatu dugu egungo 
munduan ezinbestekoa dela eremu digitalean ere euskararen aldeko 
hizkuntz politikak pentsatzea eta bultzatzea. Jakina, arlo horretan ari 
zareten eragileen ezagutza eta ibilbideetatik abiatuta, zuen ekarpenean 
oinarrituz eta balioetsiz. Hain zuzen ere, aurtengo egitekoen artean 
geure buruari jarri genion erronketako bat eremu digitaleko eragileekin 
harremanetan jartzea da, eta elkarrekin gutxieneko lanketarako 
oinarririk badagoen aztertzea.

Horretan ginela, Elhuyar jarri zen gurekin harremanetan, eta kezka 
bertsutik abiatuta Katalunian indarrean jarri duten aliantza digitalaren 
ideia partekatu zuten gurekin. Halaber, eta Kontseiluaren aterkipean 
halakorik entsea daitekeen proposatu.

Horixe da, beraz, elkarrekin biltzeko proposamen honen arrazoi eta 
helburua: tarte bat hartzea eremu digitalean euskararen normalizazio eta 
biziberritzearen ikuspegitik dugun jokalekua elkarrekin arakatzeko, eta, 
noski, elkarrekin aliantzan aritzeko zorurik baden aztertzeko.

Irailaren 11n izango da bilkura, Martin Ugalde Kultur Parkean, 10:00etan 
hasi eta 12:00etara. Ondoren, elkarrekin mokadutxo bat jateko aukera 
izango dugu.

Asko poztuko gaitu egun horretan gurekin bazaitugu.

(Mesedez, baieztatu etorriko zareten mezu honi erantzunez)


Euskalgintzaren Kontseilua - Idurre Eskisabel Larrañaga

*Euskalgintzaren Kontseilua Idurre Eskisabel Larrañaga*
/Idazkari nagusia/+34 623 339 074 // +34 943 59 12 00 Martin Ugalde 
Kultur Parkea 20140 Andoain (Gipuzkoa) //_LEGE OHARRA_: komunikazio 
honen edukia eta dokumentazio erantsia konfidentziala da eta hartzaileak 
bakarrik jaso beharko luke. Indarrean dagoen legediak debekatu egiten du 
bertan eskainitako informazioa baimenik gabe erabiltzea. Komunikazioa 
zuri iritsi bazaizu, baina zu ez bazara hartzailea, mesedez, guri 
jakinarazi, eta jasotako informazioa ez inori jakinarazi eta suntsitu. 
Barkatu okerreko posta hau jasotzeak eragindako eragozpenak. Zure 
datuak“Kontseilua”ren tratamendu-sistemetan sartuta daude gurekin duzun 
harremana kudeatzeko, zurekin harremanetan jartzeko eta zure interesekoa 
izan daitekeen informazioa bidaltzeko. Kontseiluak antolatutako 
ekitaldietan parte hartuz gero, zure irudia komunikabide desberdinetan 
argitaratua izan daiteke.Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, 
tratamenduari aurka egitea, tratamendua mugatzea eta portabilitatea eska 
dezakezu. Horretarako, eskaera bat bidali behar zaio, idatziz, 
Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetara: Kontseilua. Gudarien 
Etorbidea, z/g, Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140 Andoain (Gipuzkoa)T. 
943591200 – kontseilua a bildua kontseilua.eus. Datuen Babesari buruzko 
informazio zehatzagoa eskuratu nahi baduzu gure webgunean egin dezakezu: 
www.kontseilua.eus <https://www.kontseilua.eus>.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20240712/60d61433/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: dafokfbffelihepp.png
Mota: image/png
Tamaina: 13315 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20240712/60d61433/attachment-0001.png>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago