[Librezale] Izarkom eskola martxoan
    Txopi 
    txopi a bildua ikusimakusi.eus
       
    Lar, Ots 10, 17:48:01, CET 2024
    
    
  
Kaixo:
Izarkom eskolan parte hartzera gonbidatu gaituzte:
https://www.izarkom.eus/izarkom-eskola/
Hilero Bilbon ireki duten zentro berrian mahai-inguruak eta antzeko 
ekitaldiak antolatzen hasi dira. Martxoaren 20koa: Euskarak mundu 
digitalean duen presentzia aztertu eta egoerari aurre egiteko gakoak 
proposatzea.
Hauek dira gonbidatu dituzten eragileak:
   - Pantailak euskaraz
   - PuntuEUS
   - Librezale-Gaitu
   - Azkue fundazioa
Beste hiruretatik pertsona batek parte hartuko dutela esan dute. 
Izarkomeko Urtzi Ugaldek telefonoz deitu zidan eta nik ere baiezkoa eman 
nion. Gaitugatik deitu zidan baina hori Librezaleko ekimena zela eta 
mahai-inguru horretan Librezalek parte hartzea gomendagarria ikusten 
nuela esan nion. Azalpenaren ondoren uste dut horregatik jarri duela 
"Librezale-Gaitu" delakoa.
Ondo iruditzen zaizue?
Ados bazaudete, ni joango naiz eta ordainduko dizkiguten 100 euroak 
Librezalerako izango dira.
"Euskarak mundu digitalean duen presentziari" buruz, egungo egoerari 
buruz eta euskara indartzeko gakoei buruz norbaitek hemen zerbait 
partekatu nahi badu, primeran! Hausnarketak, estekak, lehentasunak, 
estrategiak, ideiak... denak ondo etorriak izango dira eta ahal dudan 
heinean berauek transmititzen saiatuko naiz!
Eskerrik asko eta ondo izan,
Txopi.
    
    
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago